Bikoa

LANGILEEI OHARRA

Atzo, 2009-07-19, BIMeko Langileen Asanbladetan burututako bozketen emaitzak hauexek dira:     BEASAIN IRUN MADRID DENERA BAI  939 190 5 1134 EZ  336 8 82 426 ZURIAK 87 8 9 104 NULOAK 4 0 0 4 DENETARA 1366 206 96 1638     Emaitza hauek ikusirik, enpresak egindako azken eskaintza onartua gelditzen da.

Read More »

hitzarmenako emaitzak

ZORIONAK DENOI!!! Hemen dituzue gaur burutu ditugun batzarren emaitzak. BEASAIN IRUN MADRID DENERA BAI 939 183 5 1127 EZ 336 6 82 424 ZURIAK 87 0 9 96 NULOAK 4 0 0 4 DENETARA 1366 189 96 1651   LANA BANATU, ABERASTASUNA BANATU!!!  

Read More »

ENPRESAREN AZKEN ESKAINTZA

ENPRESAREN-AZKEN-ESKAINTZA

 

LABetik atzo enpresarekin lortutako aurre-akordioaren  lehen 

balorazioa egin nahi dugu.

IRAUPENA

  • 2012-2013 2 urtetarako hitzarmena eta beste 2 urtetako ultraaktibitatea.

ENPLEGUA

  • Gaur egun Beasainen eta Irunen daukagun plantilla mantentzen da eta ez dira kontratuak etengo hitzarmen bijentzia honetan.
  • 10 ebentualentzat 6 hilabeteko prorroga beraien kontratuetan eta zuzendaritzan borondatea fijo gera daitezen.

LANALDIA

  • Soldatak murriztu gabe, langile zein enplegatu guzientzat 35 orduak lortzen dira. Lanaldi jaitsiera lan egutegietan jasoko da. 2014tik aurrera gure lanaldia 1.592,5 ordukoa izaten jarraituko du eta langile gehiago kontratatzen denean, soilik orduan, lanaldia igotzeaz hitz egin ahal izango da, eta betiere komitearen adostasunarekin.

    Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Atzo, Enpresako zuzendaritzarekin zenbait bilera egin ondoren, BIMeko enpresa batzordeek, LAB, ELA eta UGT-en gehiengoz, paroak bertan behera uztea eta ostegunean lantegietako batzarrak deitzea erabaki genuen. Ohar honekin zuzendaritzak egin zuen azken eskaintza publikatzen dugu.  

Read More »

GOAZEN DENOK HITZARMENA LORTZERA

BIMeko Enpresa Batzordeek, erabateko adostasunez, bihar batzarretan bozkatuko diren lanuzte eta mobilizazio egutegi bat adostu dugu. LABen iritziz, langile guztiok mobilizazio hauekin bat egitea oso garrantzitsua da:

Hilabete asko, agian gehiegi, pasa dira Hitzarmeneko negoziazioan aurrerapausoak eman gabe. Negoziazio bat, hainbat elementuk baldintzatu dutena (krisi egoera orokorra, CAFen lan kargen inguruan aurreikusten den egoera, aurre-erretiro planteamenduak, Lan Erreforma, Rajoyren ostiralak, …).

Testuinguru nahasi honetan, baldintza hauei aurre eginez, beharrezkoa dugu hitzarmena bideratzea, behingoz.

Hau guztiagatik, Enpresa Batzordeek lanuzte plan sendo bat aurkeztea erabaki dugu, enpresako zuzendaritza mugiarazi dezan.

Ez da gure helburua ahalik eta paro gehien egitea, nahiko genuke lanuzte egutegi osoa burutu behar ez izatea. Baina era berean uste dugu, enpresak gure eskaerak usteltzeko duen asmoa geldiarazteko soilik mobilizazio sendo batekin, lanuzte garrantzitsuekin, lortu dezakegula.

Read More »

BRASILEKO CUIABA-etako TRANBIA

CAF-a, CR lan zibileko enpresa brasildarrekiko partzuergoan Almeida eta Santa Barbara(VLT-a Cuiabá Partzuergoa), kontratu giltza eskuan sinatu du laneko eraikuntzarako zibila, sistema elektromekanikoak eta tranbia berriaren 7 moduluko 40 unitateko hornikuntzaCuiabá-eko eskualde metropolitanoko, Brasileko Mato Grosso-ren estatuaren hiriburuko. CNMV

Read More »

CAFeko LABeko GARBITZAILEOK AZKEN EGUNETAN GURE HITZARMENEKO HELBURUAK LORTU DITUGUNEZ,

 

GREBA BERTAN BEHERA UZTEA ERABAKI DUGU!

 

ERREFORMARI AURRE EGITEA:

-              DESKUELGEAK: Garbiketa zerbitzua burutzen duten azpikontratak ezingo dira soldata eta lan jardunaldien ataletan deskolgatu.

-              ULTRAAKTIBITATEA: Paktoak 2 urtetako ultraaktibitatea izango du, hau da, 2015eko abendua arte derrigorrez aplikatuko da.

-              APLIKAZIOA: 2015eko abendua arte, garbiketa zerbitzua azpikontrata batek ala besteak burutu, aipatutako baldintzak denek bete beharko dituzte.

 

Read More »

Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazioak bertan behera geratu dira

Gaur, 2012ko maiatzak 8, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren mahai negoziatzailearen 11.bilera izan da eta ADEGIk sindikatuen proposamenei erantzun gabe jarraitzen duela ikusirik negoziazio mahaia bertan behera uztea erabaki dugu bertan gauden sindikatu guztiok. LABentzat egoera kezkagarria da, batik bat, patronala lan erreformaren alde eta Gipuzkoako langileok urteetan lortu ditugun eskubideak murriztu nahian dabilela ikusten delako. Lan erreformaz gaindi, herrialdeko hitzarmena blindatzea posible da, …

Read More »

ADEGIK DU HITZA!!

Gaur asteartea Gipuzkoako metalgintzako negoziaketa mahaiaren 10. bilera ospatu dugu. Adegik mahaian sortu duen blokeoa gainditzeko, gaur LABek beste proposamen berri bat aurkeztu du, idatziz pasa den apirilaren 3an aurreratu genituen puntuak zehaztuz eta laburbilduz:

−    Sektoreko akordio marko bat egin herrialdeko hitzarmenaren gutxieneko izaera mantentzeko eta estatuko negoziazioaren aurrean blindatzeko.

−    Ultraktibitatea mantendu, hau da, hitzarmen berri bat negoziatu arte aurrekoa indarrean mantentzea.

−    Hitzarmenean jasotzen diren zenbait gaietan lan baldintzak ez aplikatzeko prozedura bat sortu, derrigorrezko arbitrajea edozein kasutan kanpoan utziz.

 

Honezkero, patronalak ez ditu aitzakiak negoziazioari ez ekiteko. Elementu guztiak ditu mahai gainean. LABek, patronala esaten ari denaren kontra, borondatea izan ezkero legez negoziazio kolektiboan lan erreformaren ondorioak neutralizatzeko posiblea dela erakutsi du.

Read More »

41 tren hornitzeko kontratua sinatu du CAF-ek Letonian

Letoniako operadore nagusiak —Pasažieru Vilciens— CAF enpresari esleitu dio 34 unitate elektriko eta zazpi diesel unitate hornitzeko kontratua, Baltikoko herrialde horretako trenbiderako guztiak ere. Guztira, 400 milioi eurotik gorakoa da kontratuaren zenbatekoa, ibilgailuen mantentze lana (30 urtez) eta horiek egiteko instalazio berrien eraikuntza eta eguneratzea ere barne dela.

Letonian inoiz egin den tren-erosketarik handiena dugu, hango gobernuak azpiegiturak berritzeko abiarazi duen proiektuaren baitakoa. Aipatzekoa da Letonian bertan egingo dela tren horien fabrikazioaren atal bat. CAF enpresak Letoniako RVR (RĪGAS VAGONBŪVES RŪPNĪCA) konpainiari azpikontratatuko dio fabrikazioaren parte bat, herrialde hartako industria- eta ekonomia-garapenaren lagungarri.

PVk eskatutako tren horiek CAFen Civity plataforma (aldirietako eta distantzia ertainetarako trenentzakoa) dute oinarri, eta azken aurrerapen teknologikoak ditu energia-kontsumoari, ingurumenaren zaintzari eta segurtasun-ekipamenduari dagokienez. Lehenbiziko unitateak 2014ko erdi aldera dira entregatzekoak, eta 2015a amaitu aurretik, gainerako guztiak. 

Read More »