Bikoa

LAB: «Euskal Pentsio Sistema beharrezkoa eta bideragarria da»

pentsioSistema

pentsioSistema

LAB sindikatuak pentsioak espainiar estatuak kontrolatuak eta bahituak dituela eta hauteskunde eztabaidan arma elektoral moduan erabiltzen ari direla salatu du. Beldurra eragiteko erabiltzen dituztela eta, hemen, Euskal Herrian, euskal pentsiodunen pentsio publikoak bermatzeko bestelako eredu baten aldarrikapena isilarazi nahi dutela gaineratu du. LABetik gai honen inguruan benetako eztabaida bat egin behar dela exijitu da eta "Euskal gizarte segurantza sistemaren alde"ko proposamena aurkeztu du.

 

PENTSIO SISTEMA PUBLIKOA EZ DA KONTABILITATE KONTUA, BAIZIK ETA AFERA POLITIKO ETA SOZIALA


Pentsio sistema publikoa eratzeko arazoa batez ere politikoa dela jakinda ere, edozelan gaurko egunean dauzkagun datu fidagarri bakarrenetako batzuk emango ditugu:

 

• Kotizazio eta prestazioen inguruko saldoa alde batera zein besterakoa izan da denboran zehar eta, honela, 2000-2009 tartean Gizarte Segurantzaren Kutxa Bakarrera 12.438,27 milioi euro transferitu ditugula esan dezakegu.

• Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsan dauden 60.000 milioietako zati bat euskal enpresa eta langileok ipini dugu; kontzertu-ekonomikoaren arabera neurtuz gero, gutxienez %7,28.

• 2004-2009 epealdian, kupo bitartez, 11.700 milioi euro baino gehiago transferitu ditugu Madrilera; bien bitartean, Madrilek Euskal Herrian egin dituen inbertsioak 3.520 milioi eurotakoak izan dira eta, batez ere, Estatuaren konpetentzia diren eremuetan burutu dira hauek.

Read More »

LAB sindikatuak bere babes osoa ematen dio urriaren 11rako deitutako ikasle grebari eta langileei dei egiten die ikasleekin batera mobilizatzeko

 

 

11

mobilizazioak

Tolosaldea

12:00tan manifestazioa Tolosan  

Goi Urola

12:00tan manifestazioa Zumarragan  

Goierri

12:00tan manifestazioa Beasainen  


Espainiar Gobernuak hezkuntzan eta beste hainbat esparrutan onartu dituen murrizketak salatzeko estaturik gabeko nazioetako ikasleek, tartean Hego Euskal Herriko ikasle mugimenduak, urriaren 11rako deitutako greba eta mobilizazio egunarekin bat egiten du LAB sindikatuak.  

Read More »

AMIANTOA, HILTZAILE ISILA

 

Amianto

 

«El problema existe. El amianto mata. Hiltzaile isila» dio ASVIAMIE elkarteko kideek jantzita daramaten kamisetak. Bi esaldi horien egiatasuna ez luke dagoeneko inork zalantzan jarri behar, nahikoa baita hildako langileen zerrenda ikustea, baina oraindik ere aldarrikapen eta borroka ugari egin beharra daukate gaitz hau jasaten dutenek, eta senitartekoek. Horietako bat, osasun arloko Erreferentziako Zentro bat martxan jartzea, eta beste bat Konpentsazio Funtsa abiaraztea.
Javier Marques, Mamen Sarriegi eta Jaime Camba, Beasaingo CAFen ondoan dagoen ‘Amiantorenei’ oroitarrian. (Gotzon ARANBURU) ASVIAMIEren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 25.000 langilek baino gehiagok eduki dute harreman zuzena amiantoarekin, nahiz eta Osalanek 5.754 bakarrik onartu, iazko abenduko zerrendan.

Zenbakiak izugarriak dira. CAF enpresan soilik, dagoeneko 55 langile hil dira amiantoaren eraginez. Horietako 33 Zaragozako lantegian, 22 Beasaingoan eta bat Irungoan. Azken lau urteotan, 98 dira amiantoak Euskal Herrian hildako langileak. Eta okerrena da zerrenda hau hazten joango dela, latentzia luzeko gaixotasunak sorrarazten baititu amiantoak; hau da, mineral horren lagina gorputzean sartu eta handik 30 edo 40 urtera azaldu ohi da gaixotasuna. Kontuan izanda 1960-1980 urte tartean erabili zela gehien amiantoa lantegietan, oraindik ere heriotza asko iritsiko direla aurrikusten da.

2002an debekatu zen amiantoaren erabilera Estatu espainiarrean, Suedian baina hogei urte geroago eta Estatu frantziarrean baina sei urte geroago. CAFen duela 25 urte utzi zioten erabiltzeari.

Read More »

LABek iniziatiba berriak hartuko ditu negoziazio kolektibo esparrua blindatzeko

lab1

lab1Orain arteko bideari segida emateaz gain, LABek iniziatiba berriak hartuko ditu bi norabidetan: erreformaren kontrako borroka lantokietara eramanez eta instituzio zein alderdi politikoen inplikazioa exijituz.

 

500.000 euskal langileren lan baldintzak arriskuan

Azken bi erreformen ondorioz negoziazio kolektiboa Euskal Herrian alarma gorrian dago. Erreforma hauen helburua bikoitza izan da: alde batetik, negoziazioa Madrilen zentralizatzea eta, bestetik, patronalak lan baldintzak bere kabuz eta nahi duenean nahi duen eran aldatzeko botera ematea. Beraz, honen kontra borrokatu ezean ondorioak ere bikoitzak izango dira: jokoan dago milaka euskal langile bere esparruan negoziatzeko eskubiderik gabe gelditzea eta milaka euskal langileren lan baldintzak izugarri okertzea. 

Read More »

2013ko EGUTEGIAK

2013 EGUTEGIA 2 ERRELEBO 2013 EGUTEGIA ALTZAIRUTEGIA 2013 EGUTEGIA IV SAILA 2013 EGUTEGIA TITULATU ARDURADUNAK 2013 EGUTEGIA 3 ERRELEBO 2013 EGUTEGIA KR-TT 2013 EGUTEGIA

Read More »

Apirilak 28

Apirilak 28ko astean (Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna) burutu ziren batzar lokalizatuetako ondorioak. Conclusiones de las asanbleas localizadas celebradas en la semana del 28 abril (Dia internacional salud laboral)

Read More »

ENPRESA BATZORDEKO IDAZKARITZAREN IRIZPIDE ETA ZEREGINAK:

  Azken hauteskunde sindikaletan ordezkariak lortu dituzten sindikatu bakoitzeko kide banak osatuko du idazkaritza. Talde bakoitzaren egonaldia izango da: taldeak enpresa-batzordean dituen kide-kopuru adina egun, eta egonaldia hasiko da, ordezkarien kopuruaren ordenaren arabera hurrengo enpresa-batzordea osatu arte; hau da, horretarako antolatuko diren hauteskundeetatik osatuko den batzordea eratu arte eta jarraipena gaurkotuko da enpresa-batzordearen osaketa ezagutu orduko. Asteazkenero ohiko bilerak egingo …

Read More »