amiantoa

Eusko Legebiltzarrean salaketa

Gaur Enpresa Batzordeko kideok Gasteizko Legebiltzarreko batzordera eraman dugu CAFeko langileon salaketa; desamiantatze prozesuan CAFek erakutsi duen arduragabekeria eta ondoren OSALANek eskutik jaso dugun babesgabezia ozen salatu nahi izan ditugu.

Read More »

Enpresa Batzordearen oharra

Desamiantatuaren egoeraren harira emandako egoera dela eta, Zuzendaritzari ondorengo eskari konkretuak bideratu dizkiogu: Amiantoa neurtzeko frogak behar bezala burutzearekin batera, 7, 8 eta 9 nabeek erabateko garbiketa behar dute. Amiantoak eragin berezia izan duen gune konkretuen garbiketaz gain, beste lekuetan egon daitekeen hautsa ere garbitzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Langileontzako inolako galerarik izan gabe, galdutako lan ordu guztien ordaintzea eskatzen dugu. …

Read More »

Enpresa Batzordearen oharra

Abuztuaren 23an Zuzendaritzak Enpresa Batzordeari amiantoak 8. nabean eragindako aire-kutsadura telefonoz jakinarazi zionetik 15 egun baino gehiago igaro dira. Hasiera batean, Zuzendaritza eta Prebentzio-Zerbitzua kutsadura hori erlatibizatzen saiatu ziren. Prebentzio delegatuek ohartarazi arren, lagin berriak hartzeari uko egin zioten eta kaltetutako nabeetan ekoizpena mantendu zuten. Administrazioak ere, OSALANekin harremanetan jarri ginenetik 8 egun behar izan zituen Enpresa Batzordearekin harremanetan jartzeko. …

Read More »

CAFeko 7, 8 eta 9. nabeak itxi dituzte amiantoagatik

Laugarren dibisioko 7, 8 eta 9 nabeetako langileak ez dira lanera itzuliko garbiketa lanak amaitu arte. Langile batzordeak eta Enpresako prebentzioko ordezkariek adierazi dutenez abuztuaren 23an izan zuten amiantoaren presentziaren berri. Izan ere, egun horretan jakinarazi zien enpresak abuztuaren 24an 8. Nabean lanean hasi behar ziren langileak ezingo zutela lantokira joan, nabe horretan amiantoa kentzeko garbiketa lanen  ondoren ingurumen-neurketak ez …

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Joan den asteazkenean, hilak 23, oporretako azken egunean, arratsaldeko azken orduan, Enpresako Zuzendaritzak Enpresa Batzordeari jakinarazi zion hurrengo egunean (hilak 24, osteguna) 4. dibisioko 8. nabean lan egiten duten pertsonek ezin izango zutela lanera joan, nabe horretan amiantoa kendu ondoren ingurumen-neurketak ez zirelako zuzenak eta aireko amiantoaren maila legez baimendutakoa baino handiagoa zelako. Ostegunean bertan langileen ordezkariek eta enpresako arduradunek …

Read More »

Lan Osasunaren nazioarteko eguna

Gaur, apirilak 28, Lan Osasunaren nazioarteko egunaren harira lanuzte eta mobilizazio ezberdinak burutu ditugu Beasain eta Irungo lan zentroetan. Beasainen bi orduko lanuztea eginez Beasaingo kaleetan zehar manifestazio bat burutu dugu. Ibilbidean zehar, azken urtean amiantoaren ondorioz hildako 3 lankideak oroitu ditugu Amiantorenei eskulturan eta ondoren plaza nagusian ekitaldia burutu dugu berriz manifestazioan enpresara itzuliz (argazki galeria Irunen ordu erdiko …

Read More »

«Amiantoa arnasteagatik CAFen 61 heriotza daude onartuak»

Beasain da amiantoak eragindako heriotza tasa altuena duen bigarren herria estatu espainiarrean. CAFen, beste enpresa askotan bezala, oso mineral erabilia izan zen. NAIZ IRRATIAN egindako elkarrizketan LABeko Mikel Fernandinok azaldu du 1996. urtean iritsi zela lehen aitortza judiziala. Entzun elkarrizketa. Jatorrizko albistea: https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20230228/amiantoa-arnasteagatik-cafen-61-heriotza-daude-onartuak

Read More »

AMIANTOA. Prebentzioa, errekonozimendua, erreparazioa.

Urte luzez CAFen amiantoarekin lan egin edo eta hauek erabilitako lan-arropa garbitzearen ondorioz pertsona asko gaixotu eta hil dira. Egoera hau ekidin zitekeen edo gutxienez behin gaixotuta epaitegietara joatera kondenatu gabe aitortza eta erreparazioa bultzatu. Bide horretan ere trabak baino ez ditu jarri enpresak.

Read More »