HARRO HERRI, KORRIKA!!

KORRIKAren ekitaldi bakoitzean egin bezala, aurtengo edizioan ere kilometro bana erosi ditugu Beasaingo eta Irungo sail sindikalok.

Aurtengoan Irundik abiatu da euskaren aldeko lasterketa beraz lehengo egunean eraman genuen lekukoa Irungo kaleetan zehar.

Goierrira berriz KORRIKA amaitu bezperan ailegatu da. Beasaingo kideok ESTANDAko LABkideen eskutik jaso dugu lekukoa CAFeko sarrera nagusiaren parean eta guri zegokigun tartea egin ondoren Enpresa Batzordeari pasa diogu lekukoa eta honek ondoren Euskara Batzordeari.

CAFen ere euskaraz bizi eta lan egin nahi dugulako!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.