orokorra

INKESTA: BEGIETAKO ISTRIPUAK 3. DIBISIOAN

Inkesta bete dezaketen pertsonak guztira, 350 langile. Erantzunak guztira: 64 (4 zuri) Erantzunen ehunekoa: % 18,28 Prebentzioko ordezkariek eta azterketa-taldeak informazioa biltzeko eta kontzientziatzeko landutako azken kanpaina dela-eta, ahalik eta antolatuen eta modurik ulergarrien helarazi nahi dizkizuegu 3. dibisioko langileek jasotako inkestei emandako erantzunak. Lehenengo argudioa norbera babesteko ekipoen (NBE) erabilera okerra eta jendeak duen kontzientziazio eza dira.                                                                                               % …

Read More »

ZAINDU ZURE BEGIAK

Lan osasuneko ordezkarion eta arduradunen artean izan dugun azken ibilgailuetako bileretan, begietako istripuen gorakada nabarmena eman dela ikusi dugu 3. sailean. Azken hiru hilabetetako datuak aztertuz (01-01-2015 / 31-03-2015), begietako istripuak bikoitza baino gehiago igo direla ikusi genezake. Oso kezkagarria iruditzen zaigu begietako istripuen datuak horrelako gorakada bat izatea, non gainera azken urteetako eboluzioa ikusi ez gero, nabarmen hobetzen ari …

Read More »

EMILIO SANCHEZEN OMENALDIA

“Mantenimenduko taldean lan egiten genuen. Labeen ardura eraman eta bertako plakak Amiantoarekin bilduta zeuden eta erresistentziak enzintatzen genituen. Beroari asko eusten zion mineral horrekin kontaktuan geunden denbora askoan eta jarraian. Ez ziguten osasunarentzat txarra zenik inork esan. Gure taldean lanean zebilen lankidea hil zenean konturatu nintzen zenbaterainoko eragina zuen produktu honek. Badira langile batzuk bizitza galdu dutenak amiantoaren eraginaren ondorioz. …

Read More »

ELAk eta LABek eten egin dute Osalanen zuten parte hartzea

ELAk eta LABek Osalanen zuten parte hartzea etetea erabaki dute, honako arrazoiak direla eta:

      1. Eusko Jaurlaritzak batertu egin du lan-osasunaren arloan zinezko politikarik egiteko aukera. Laneko istripu eta gaixotasunen benetako zergatiei, hots, enplegu- eta lan-baldintzei, ez die ekin nahi, horrela patronalaren interesen aurka jo beharko bailuke (prekarietatea, kontrolik gabeko azpikontratazioa eta arau bihurtutako aldi baterako enplegua borrokatuz). Ondorioz, erakundeek ez dute aintzat hartzen gai honetan gertatzen diren arauhausteak behatu, kontrolatu eta zigortzeko betebeharra: ez Lan agintzaritzak, ez Lan-ikuskaritzak, ezta Osalanek ere.
      2. Osalan erakunde burokratizatu eta ezgauza bihurtu da; soilik patronalaren esanetara dago, eta bere egitekoak betetzeko adina bitartekorik ez dauka. 2010ean bere aurrekontua aurreko urtearekiko %43 jaitsiko da. Murrizketa eskandaluzkoa da, berez aurrekontua barregarria baitzen, BPGaren %0,02ra ere iristen ez zelarik. Politikarik ez, eta ezertarako balio ez duen propagandaz estali nahi dute gabezia.
      3. Osalango Kontseilu Nagusia antzezpen formal hutsa da (organo honek besteak beste erakundearen urteko aurrekontuak onartzen ditu). Batzordean ematen den informazioa ez da nahikoa, ez osoa, eta zenbait punturen inguruko datuak ezkutatzen dira (ikuskaritzari, arauhauste-aktei edota zigorren zenbatekoari buruzkoak...). Bilerak gero eta okerrago joan dira; gehiengo sindikalak egindako galdera eta eskariak erantzunik gabe geratu dira.

        Read More »

osalan

JAURLARITZAK OSALANGO AURREKONTUA %43 MURRIZTUKO DU

Gaur Osalango Batzorde Orokorra bildu da, eta berriro geratu da agerian Jaurlaritza honek laneko segurtasun eta osasunari dagokionez egiten duen kudeaketa ezin okerragoa. Argi geratu da baita ere Jaurlaritzak CCOO eta UGTren lagunatza daukala nahi duen guztirako.

ELA eta LABek bereziki bi puntu nabarmendu nahi ditugu.

      1. Jaurlaritzak Osalanen aurrekontu erreala %43 murriztuko du 2009 ekitaldiarekiko. Hasieran onartu zen aurrekontuaren arabera %8,6ko jaitsiera aurreikusita bazegoen ere, gaurko bileran gobernuak murrizketa berriak jakinarazi ditu, 4,5 milioitik gorakoak izan daitezkenak. Honek suposatuko du azkenean aurrekontua 2009koa baino %43 txikiagoa izango dela.

        Honek adierazten du Jaurlaritza honek laneko segurtasun eta osasunarekiko duen interes eskasa. Nola ekingo zaie 2010erako helburuei baliabideak hainbeste murriztuta? Osalan edukiz husteko beste urrats bat izan da hau.

        Read More »

ELAk eta LABek kontrako botoa eman diote Osalan erakundearen 2009ko memoriari eta 2010rako Kudeaketa planari

Ostiralean Osalanen Batzorde Orokorra bildu zen. Gai-ordenean bi puntu bozkatu behar ziren: 2009ko jardueren memoria eta 2010rako Kudeaketa-Plana. ELAk eta LABek kontrako botoa eman genuen bietan.

Enpresetako lan-segurtasun eta -osasunaren egoera kezkatzekoa da oraindik. Segurtasun neurrien gabezia eta Laneko Arriskuen Prebentziorako Legea saihestea errealitatea dira. Egun langile okupatu kopurua txikiagoa den arren, iazko istripu eta gaixotasunen datuek hori frogatzen dute.

Osalanek plazaratu duen 2009ko memoriari buruz, esan beharra dago iaz erakunde horrek egindakoa eta lortu diren emaitzak eskasak izan direla. Ez dira aurreikusitako ekintza guztiak burutu, batzuk oraindik zirriborro besterik ez dira, eta gainontzekoetan aurreko urteetako errepikapena izan da nagusi. Orainarte moduan, aurkeztutako emaitzek porrot nabarmena islatzen dute: prestakuntza langile gutxiagok jaso dute; ikuskaritza eta kontrola ez da eragingarria, eta bere emaitzak ez dira ezagunak; eta laneko gaixotasunak ez dira detektatzen, ezta kudeatzen ere.

Read More »

EGITURAK TAILERRA

Apirilak 28 “lan osasunaren nazioarteko eguna” aitzaki hartuta, CAFeko Prebentzio Ordezkariok, batzar lokalizatuak burutu genituen enpresa guzian lan taldeak dauden tailerretan. Batzar hauen helburua 2008an martxan jarri ziren lan-talde hauen aurkezpena egitea zen. Batzar hauetan, tailerrean jorratutako gaiak eta pendiente zeuden gaiak aipatu ziren eta langileei hitza eman zitzaien beren iritzia agertzeko. Egituratako tailerrean langileek egin zuten balantzea ezkorra izan …

Read More »