Cartera Socialek %24,04ko partaidetza mantentzen du CAF S.A.-an 2023aren amaieran

2023ko dibidenduaren banaketak eta partaide berrien ekarpenak ahalbidetu dute parte-hartzea ez jaistea.

2024an amaitu zen 2017an hasitako partaidetza planaren hedapena. Aurreikusi bezala, partaide berrien ekarpenak moteldu egin du langileok CAFen dugun partaidetzaren jaitsiera. Parte-hartzaile berrien ekarpen-fasea amaitutakoan, jaitsiera areagotu egingo dela aurreikus daiteke.

Gaur egun, CAF SAko langile finkoen % 29k ez du partaidetza-planean sartzeko aukerarik izan. Hauek dira 2017ko urtarrilak 1etik aurrera finko bihurtutako langileak. 2016an izandako egoeraren oso antzekoa da. Orduan, CAF SAren akzio gehienak langileen esku egongo zirela bermatzeko, LAB izan zen CSko eragile bakarra alternatiba bideragarri bat proposatu zuena. Gainerakoek ezezkoa eman zutenez, eta CSren egoerak horretarako aukera ematen zuela ikusita, orain amaitzen den zabalpena adostea erabaki zen. Hedapen hori eman ez balitz, CAF SAko egungo langileen erdiak baino gehiago ez ziren parte hartzeko planean egongo.

Berriz ere egoera aztertu, alternatibak eztabaidatu eta parte hartzerako aukerarik izan ez duten langileek partaidetzak eros ditzaten bultzatzeko une egokia da.

Ekitaldiko CSen emaitza

2023ko ekitaldiko emaitza, aurrekoak bezala, negatiboa da. Egoera hori errepikatu egingo da Partaidetza Plana amaitu arte; izan ere, Cartera Social-ek CAFen akzioak jartzen ditu partaideen esku, kontabilitate-balioa baino prezio baxuagoan.

Martxoaren 25ean egindako Cartera Social-eko Batzar Orokorrean aho batez onartu zen 2024ko ekainetik irailera bitartean akzioak berrerostea. Akzioen berrerosketa horrekin, 2025eko ekainean aurreikusitako partaidetza % 23,54koa izango da. Aurreikuspen hori CAF SAren Batzar Orokorrak 2024ko ekainean onartu beharko duen 1,11 €/ akzioko dibidendua kobratzeko hipotesiarekin egin da.

2027ko abenduan partaidetza % 23,06koa izatea aurreikusten da. Hau kalkulatzeko, hurrengo urteetan dibidenduak ez banatzeko eta akzioen batez besteko balioa hiru urtetan 35 €-koa izateko hipotesia erabili da.

Dibidenduaren banaketa

CAF SAren akziodunen batzarrean 2023ko ekitaldiaren kargurako 1,11 €/ akzioko dibidendu-banaketa berri bat bozkatuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.