Langileen osasuna lehenesteko eskatu dute CAFeko langileek

Amiantoa kentzeko protokoloak berritzeko eskatu dute, langileen osasuna bermatzeko helburuarekin. Manifestazioa egin dute Beasaingo kaleetan.

“Langileen osasuna lehenestea”, hori da CAF enpresako langileen kezka. Lan osasuneko nazioarteko egunaren harira, manifestazio jendetsua egin dute Desamiantatze protokoloak ez gaitu babesten! lemapean. 2023ko abuztuan Beasaingo nabeetan gertatukoa “berriro ez gertatzeko neurriak” exijitu dituzte, ez dutelako nahi “langileen osasunarekin inork jolastea”. Hain zuzen ere, Beasaingo lantegian amiantoa kentzeko egin zituzten lan batzuen ondorioz, material hori kentzeko protokoloa aktibatu bazen ere, obrak burutu ostean, legez onartutakoa baino amianto aztarna handiagoak detektatu zituzten. Langileen Batzordeak, berretsi du “langileen osasuna arriskuan” jarri zela . Gogoratu dute, amiantoak eragindako heriotzak 61 izan direla, datuak jasotzen direnetik.

Jatorrizko albistea: https://goierri.hitza.eus/2024/04/29/langileen-osasuna-lehenesteko-eskatu-dute-cafeko-langileek/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.