berdintasuna

Kontziliazioa ez da predikatzen, sustatu egiten da

Enegarren aldiz ikusi ahal izan ditugu CAFeko ordezkariak errealitatean oztopatzen duten zerbaiten aldeko ekitaldietan. Beasaingo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera Igartza Jauregian antolatutako jardunaldiak Beasaingo beste hainbat esparrutako eragileak bildu ditu. Tokiko elkarteak, ikastetxeak, dendak eta hainbat enpresa, besteak beste. CAFek ere parte hartu du. Ekitaldia, Beasainen guztion arteko kontziliazio erantzukidearen inguruan bultzatutako proiektu baten balantzea egiteko eta lau urteko …

Read More »

Berdintasun Plana: langileontzako tresna

Azken hilabeteotan CAFeko V. Berdintasun Planaren lanketan murgilduta egon gara. Afiliatutako emakumezkoekin lan-saioak burutu ditugu, gizon-emakumeen aukera berdintasunari buruzko enpresa mailako inkestak egin ditugu…eta hauetatik eratorritako ekarpenak txertatu dizkiogu enpresak aurkeztu zuen Berdintasun Planaren zirriborroari. Ezarri genituen helburuak beteta, aste honetan gure oniritzia eman diogu plan berria sinatzeari. Orain, langile guztiontzako lan-tresna erabilgarria izan dadin lanean jarraituko dugu.

Read More »

Lan munduak inposatzen dizkigun armairuak apurtzearen aldeko deia egiten dugu

Ekainaren 28 honetan, LGTBI+ Harrotasun Nazioarteko Egunean, LAB kalean egongo da kolektiboaren aldarrikapenak babesten. Askotan esan dugun bezala, lan merkatua ez da esparru eroso eta seguru bat langile gehienontzat. Prekaritateak segurtasun falta, lan baldintzak kaskartzea eta eskubideak defendatzeko aukerarik ez edukitzea ekartzen du. Errealitate hau zaila bada guztiontzat, zer esan heteroarauetatik kanpo daudenez. Lemak adierazten duen bezala lan mundua armairu …

Read More »

Zaintzaren negozioa eta lan baldintzak salatu ditugu.

Martxoaren 8aren etorrerarekin, mugimendu feministak arratsalderako deitutako mobilizazioen aurrekari, Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizatu gara zaintza sistema publiko komunitarioa aldarrikatzeko. Bilbon, Gasteizen eta Donostian Foru Aldundien aurrean egin ditugu elkarretaratzeak, EAJ interpelatzeko; Iruñean, berriz, PSNren egoitzak egin dugu protesta. Hain zuzen ere, Iruñeko mobilizazioan Idazkaritza Feministako idazkari Elixabete Etxeberriak adierazitakoaren arabera, zaintza sektoreetako langileen lan baldintzen defentsan eta zaintza negozio …

Read More »

Indarkeria matxista gabeko lantokiak emakume* GUZTIONTZAT

AZAROAK 25: INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA Indarkeria matxista tresna nagusienetako bat da emakumeak* eta pertsona genero disidenteak zapaldurik izateko. Gure jendartea hierarkietan eta botere harremanetan oinarritzen da. Bertan, genero desberdinkeriak emakumeon* diskriminazio eta bazterketa dakartza. Bada, lan munduan gertatzen den indarkeria matxista jendarte honen isla baino ez da. Hala ere, lantokietan pairatzen den indarkeria matxista ezkutuan geratzen den errealitatea …

Read More »

Martxoaren 8an, sektore feminizatuen duintasuna eta aitortza aldarrikatuko ditugu #FuntsezkoakBeti

Erraza da zaintza langileak funtsezkoak direla eta beraiek gabe bizitza ezinezkoa dela esatea. Askotan nabarmentzen da egiten duten lana ezinbestekoa dela eta lehen lerroan egon direla pandemia osoan, guzti guztia ematen. Hunkigarria da txalotzea eta egiten duten lanaren garrantzia goraipatzea. Baina hau guztia praktikan jarri behar denean bukatzen dira erraztasunak, eta oztopoak besterik ez dira jartzen. Ez dira berez txarrak …

Read More »

Protokolo espezifiko eta eraginkorrak exijitu ditu LABek indarkeria matxistarekin amaitzeko

Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Eguna da gaur, azaroak 25. Hala, LABek mobilizazioak egin ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta beste eskualde batzutan, “indarkeria matxista identifikatu, salatu eta borrokatu!” lemarekin. Donostian, LABeko Idazkaritza Feministako idazkari Eli Etxeberriak hartu du hitza, eta indarkeria matxistaren aurkako protokoloetan jarri nahi izan du arreta. Hain zuzen ere, azken datuen arabera, indarkeria matxistak gora egin du …

Read More »

AMIANTOAK EMAKUMEZKO AURPEGIA ERE BADU

Ilunpetik argira; amiantoaren aurpegi guztiak aitortu behar dira Entzun prentsaurrekoa Urte luze daramagu CAFeko langileok amiantoa sufritzen, gure lankideak nola gaixotzen diren ikusten, egoera hori guztia salatzen eta Amiantoaren ondorio larriak jendarteratzen. Denbora horretan ere, gaixoen aitortza eza, Amiantoaren ondorioak nola ezkutatzen diren eta Instituzio guztiek gaiaz nola paso egiten duten sufritu dugu. 50 lankide eta lagun hil ditu Amiantoak; …

Read More »

Gipuzkoako LGTBI+ jendartearen kolektiboaren inguruko diagnosi-txostena

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gehitu Elkartea, Gipuzkoan bizi diren, LGTBI+ pertsonen errealitatea aztertzen duen diagnosi bat egiten aritu dira. Orain publiko egin da diagonosi hori. Azterlanak ikuspegi aniztun, feminista eta intersekzional bat izan du, eta hauek hartu ditu oinarritzat: 275 pertsonako lagin bat, zeintzuek galde-sorta elektroniko bati erantzun baitzioten; 20 elkarrizketa, Euskadiko era askotako erakundeetako profesionalei eta adituri eginak; eta …

Read More »