Berdintasun Plana: langileontzako tresna

Azken hilabeteotan CAFeko V. Berdintasun Planaren lanketan murgilduta egon gara. Afiliatutako emakumezkoekin lan-saioak burutu ditugu, gizon-emakumeen aukera berdintasunari buruzko enpresa mailako inkestak egin ditugu…eta hauetatik eratorritako ekarpenak txertatu dizkiogu enpresak aurkeztu zuen Berdintasun Planaren zirriborroari.

Ezarri genituen helburuak beteta, aste honetan gure oniritzia eman diogu plan berria sinatzeari. Orain, langile guztiontzako lan-tresna erabilgarria izan dadin lanean jarraituko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.