enpresa batzordea

Lan erroforma honi EZ!

Gaur Beasain eta Irungo #CAF -eko langileok, Euskal Herriko langileon gehiengoak bezalaxe lan erreforma honi EZ!! ozen esan diogu. Enpresa Batzordeak (LAB, ELA eta ESKren aldeko eta CCOOen aurkako bozkekin) deituta 10:30tan hasita orduerdiko lanuzteak burutu ditugu honekin batera bi kontzentrazio burutu ditugu enpresako bi gune ezberdinetan. Langileon aurkako eraso honi aurre egingo diogu! #LanErreformaHoniEZ #HemenErabaki #burujabetzabizitzaduinerako

Read More »

Neurri murriztaileak arindu!

Neurrien murrizteak CAFen ere hasi behar da Prebentzioko ordezkariok uste dugu, gizartean ematen ari den bezala, CAFen ere egoera pixkanaka normalizatu behar dela, eta gradualki lasaitu egin behar direla “Covid 19” pandemiaren ondorioz aplikatutako salbuespenezko neurriak eta dagoeneko amaituta dagoen alarma egoeraren neurriak. Gainera, gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren datu ofizialen arabera, pandemiaren bilakaera oso positiboa izaten ari da. (2021/06/02) Bilakaera …

Read More »

Langile batzarrek CAFeko lan hitzarmen berria onartu dute

Gaur Beasain Irun eta Madrilgo CAFeko lantokietan lan hitzarmena berritzeko lortutako aurre akordioa onartu da langile asanbladatan.Enpresa arduradunen hasierako jarrera negoziazio mahaian ez esertzearena izan bazen ere, enpresa batzordearen batasunak eta langileen bultzadak mugitu dute Zuzendaritzaren posizioa negoziaketan.3.200 langile ingururi eragiten dion hitzarmena berritu dugu. Bi urterako iraupena eta ultraktibidade mugagabea izango duen ituna izango da. Lortutakoaren inguruan, ondorengo puntuak …

Read More »

Hitzarmenaren negoziaketa bultzatzeko lehen lanuztea

Gaurkoan, aurreko asteko langile batzarretan babes zabalarekin onartutako presio neurriekin jarraituz, lehen lanuzteak burutu ditugu Beasain eta Irungo lan zentruetan. Maiatzeko astearte eta ostegunero bi orduko lanuzteak burutuko ditugu txanda bakoitzean eta baita telelanean dauden langileek ere. Lanuzte hauek jarraipen erabatekoa izan dute enpresa guztian. Ostegunean dugu hurrengo hitzordua. Bitartean, Zuzendaritzari berriro ere bere egoskorkeria utzi eta negoziazio mahaian esertzeko …

Read More »

APIRILAK 28a LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Egun hau, gure lanpostuetako arriskuak desagerrarazteko egin behar diren hobekuntzak proposatu eta patronala zein instituzioen pasibitatea salatzeko erabili izan dugu langileok. Laneko istripuak, laneko gaixotasunen izeberraren punta baino ez dira. Gaixotasun profesionalen egoera kezkagarria da, lanetik eratorritako patologien ehunekoa ez baita gaixotasun profesionaltzat hartzen. Europa mailan, laneko gaixotasunengatiko hilkortasuna lan‐istripuena baino askoz handiagoa da, eta enpresek eta administrazioek ezkutuan mantentzeko …

Read More »

Euskal Preso eta Iheslariak etxera, LANTEGIETARA!

Enpresa mailan ere preso eta iheslarien aldeko dinamikak bultzatu nahian, azken ostiralarekin bat eginez Enpresa Batzordeak kontzentrazio bat burutu du, gaur martxoak 26, eguerdiko 12tan CAFeko Sarrera Nagusian. Honekin batera langileei dei egiten diegu Euskal Herriko herri eta auzo ezberdinetan deituta dauden ekimenetan parte hartzera. Kontzentrazio hauek hilabeteko azken ostiralero burutuko ditu. Euskal preso eta iheslariak etxera, LANTEGIETARA! 

Read More »

Martxoak 23 eta 24an esne bilketa

Zaporeakek esne bilketa kanpaina abiatuko ditu martxoaren 13an hasita, Gipuzkoan, eta hurrenez hurren, bi astero Hego Euskal Herriko lurralde guztietan, Bizkaian amaituz apirilaren 24ean. Horrela, herrialde bakoitzean, egokitutako egunean, hiriburuetan nahiz batzen diren udalerrietan esne eta diru bilketak garatuko dira. Beasain eta Irungo CAFeko Enpresa Batzordeek ere bat egin dugu ekimen honekin eta zentzu horretan martxoaren 23 eta 24an burutuko …

Read More »

DEMOKRAZIA

Hainbat eragilek adierazpen bateratu bat sinatu dute larunbatean, 12:00etan, herri guztietan antolatuko diren mobilizazioekin bat egiteko, “Bateragune auzia” delakoagatik zigortutakoak berriro epaitzeko hartutako erabakiaren kontra. Erabakiaren larritasunak hausnarketa bateratua eta kolektiboa eragin du EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko sindikatu, alderdi politiko eta eragile sozialen artean, eta honako adierazpen bateratua ekarri du: Espainiako Auzitegi Gorenak “Bateragune auzia” delakoagatik zigortutakoak berriro …

Read More »

Amiantoak hiltzen jarraitzen du eta CAFek bere mina betikotzen

PRENTSA OHARRA Beasaingo eta Irungo CAFeko enpresa batzordeko kideok CAFeko zuzendaritzaren jarrera salatu nahi dugu, berriz ere Celestino Tolosa CAFeko gure lankidearen epaiari helegitea jartzeagatik. CAFeko zuzendaritzak Donostiako 2. Epaitegiak Celestino Tolosaren familiari kalte ordainak ematera kondenatzen duen epaiari helegitea jartzea erabaki du. Aurretik, 2019an, CAFek Auzitegi Gorenera jo zuen, gaixotasunaren jatorri profesionala zalantzan jartzen saiatuz, hau da, birika izoztuetan …

Read More »