Martxoak 23 eta 24an esne bilketa

Zaporeakek esne bilketa kanpaina abiatuko ditu martxoaren 13an hasita, Gipuzkoan, eta hurrenez hurren, bi astero Hego Euskal Herriko lurralde guztietan, Bizkaian amaituz apirilaren 24ean.

Horrela, herrialde bakoitzean, egokitutako egunean, hiriburuetan nahiz batzen diren udalerrietan esne eta diru bilketak garatuko dira.

Beasain eta Irungo CAFeko Enpresa Batzordeek ere bat egin dugu ekimen honekin eta zentzu horretan martxoaren 23 eta 24an burutuko dugu enpresa mailako esne bilketa.

Horretarako langile guztiei dei egiten diegu bakoitzak ahal duen neurrian bere aletxoa jartzeko eta Zaporeak elkarteak berak adierazitako irizpideak jarraituz esne bilketan parte hartzeko enpresako edozein sarreretan bera ekarpena utziz.

Garrantzitsua da behi esnea osoa izatea, iraungitze epe luzekoa eta tetra brikean ontziratua egotea.

Informazio gehiago: Zaporeak Elkartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.