Amiantoak hiltzen jarraitzen du eta CAFek bere mina betikotzen

PRENTSA OHARRA

Beasaingo eta Irungo CAFeko enpresa batzordeko kideok CAFeko zuzendaritzaren jarrera salatu nahi dugu, berriz ere Celestino Tolosa CAFeko gure lankidearen epaiari helegitea jartzeagatik.

CAFeko zuzendaritzak Donostiako 2. Epaitegiak Celestino Tolosaren familiari kalte ordainak ematera kondenatzen duen epaiari helegitea jartzea erabaki du. Aurretik, 2019an, CAFek Auzitegi Gorenera jo zuen, gaixotasunaren jatorri profesionala zalantzan jartzen saiatuz, hau da, birika izoztuetan amianto-zuntz asko zeudela frogatzen duten txosten medikoak ukatuz, asbestosia izan zuela eta horregatik hil zela zalantzan jarriz.

Denbora gehiegi daramagu zuzendaritzari jarrera aldatzeko eskatzen, eta enpresa gisa bere gain har dezala biktimen (enpresako langileak) eta haien senideen aurrean dagokion erruaren zatia. Baina CAFek bere erantzukizuna ukatzen eta guztien mina betikotzen jarraitzen du, auzi judizial soil bat balitz bezala.

Horregatik, zuzendaritzari biktimen mina luzatzeari uzteko eskatzen jarraitzeaz gain, uste dugu badela garaia erakunde publikoek eta administrazioek arazo hori bere egin eta CAFeko zuzendaritzaren jarduera onartezina publikoki aurpegiratzeko, ahal diren bide guztietan lan eginez, biktimen mina gutxitzeko helburuarekin.

CAF Beasain eta Irungo komite batzordeak

2020ko urriaren 20ean.

 

Irakurri prentsa oharra: https://labcaf.eus/wp-content/uploads/CELESTINO-TOLOSA-Prentsa-oharra-2020ko-urria.pdf

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.