Kontziliazioa ez da predikatzen, sustatu egiten da

Enegarren aldiz ikusi ahal izan ditugu CAFeko ordezkariak errealitatean oztopatzen duten zerbaiten aldeko ekitaldietan.

Beasaingo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera Igartza Jauregian antolatutako jardunaldiak Beasaingo beste hainbat esparrutako eragileak bildu ditu. Tokiko elkarteak, ikastetxeak, dendak eta hainbat enpresa, besteak beste. CAFek ere parte hartu du.

Ekitaldia, Beasainen guztion arteko kontziliazio erantzukidearen inguruan bultzatutako proiektu baten balantzea egiteko eta lau urteko ibilbidean ateratako ondorioak bateratzeko baliatu da.

Iragarritako ondorio horietako bat da neurri eraldatzaileak abiaraztea, berdintasunean eta kontziliazio erantzukidean elkarrekin aurrera egiteko. Ildo horretan, CAFen, eta LABek bultzatuta, aitzindariak izan ginen amatasun-baimena gutxienez astebetez hartuz gero bi aste gehiago hartzeko aukera jasotzen zuen lizentzia bat ezartzen.

Baina errealitatetik urrun, bi gurasoentzako haurrak zaintzeko baimenak parekatuta, Giza Baliabideen arduradunek lizentzia horren aplikazio partzial eta interesatua egiteko eta bigarren gurasoari (generoa edozein delarik ere) baimena ukatzeko aprobetxatu zuten.

Erditze aurreko klaseetara joatearen kasuan ere, haurdun dagoen langileari soilik onartzen zaio eta bikotea izanez gero, laguntzeko eskubidea ukatzen zaiolarik. Non geratzen da erantzunkidetasuna kasu horietan?

Ezinegona sortzen ari da, halaber, Giza Baliabideetatik ekoizpen zuzeneko lanpostuetan batez ere edozein ordutegi-malgutasuneko eskaerari ematen zaion ezezko sistematikoekin; ehunka eskaera daude ildo horretan, baina Zuzendaritzak, Malgutasun edo Berdintasun Batzordeetan Enpresa Batzordearekin batera ildo horretan ezar daitezkeen neurriak aztertu eta tratatu beharrean, automatikoki ukatzen du edozein ordutegi-malgutasun, egungo lan-sistema dela-eta malgutzeko ezintasuna argudiatuz. Hau da, ekoizpena lehenesten du edozein giza faktoreren aurretik.

Zuzendaritzak kontziliazio erantzukidea ere sustatu nahi badu, gaia lehen aipatutako foroetan jorratzeko eskatzen diogu, eta enpresan egunerokotasunean ikusten dugunean errotik aldatzen den kanpoko irudi bat proiektatzeari uzteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.