Enpresa Batzordearen oharra

Desamiantatuaren egoeraren harira emandako egoera dela eta, Zuzendaritzari ondorengo eskari konkretuak bideratu dizkiogu:

  1. Amiantoa neurtzeko frogak behar bezala burutzearekin batera, 7, 8 eta 9 nabeek erabateko garbiketa behar dute. Amiantoak eragin berezia izan duen gune konkretuen garbiketaz gain, beste lekuetan egon daitekeen hautsa ere garbitzea ezinbestekotzat jotzen dugu.
  2. Langileontzako inolako galerarik izan gabe, galdutako lan ordu guztien ordaintzea eskatzen dugu. Egoeraren larritasunaren jabe izanda, ez dugu inolaz onartuko inolako ordu errekuperaketa eskemarik.
  3. Akabatuko nabeetara bueltatuko diren langileek, lanean hasi aurretik enpresa arduradun, zein lan osasuneko ordezkarien aldetik azalpenak jaso behar dituzte. Tailer horietara sartu aurretik, gutxieneko azalpen bat merezi dute.
  4. Egoera guzti honek arduradun zuzenak ditu. Hona ekarri gaituzten erabaki okerrak non hartu diren argitzea exijitzen dugu eta hauen arduradunen berehalako kargugabetzea. Kutsatutako tailerrak itxirik zeuden bitartean, bertara sartzeko agindua eman zuten arduradunen berehalako postu aldaketa ere eskatzen dugu.
  5. Aurreko urteetan desamiantatua egin den guneetako errebisioa exigitzen dugu. Atzera begirako ikerketa sakona egin behar da, bertako langileak ere amiantopean lan egin izanaren susmoa oso argia bait da.
  6. Azken gertakariak kontutan izanda, amiantopean izandako pertsonen zerrendaren berritzea ezinbestekoa da CAFen. Hau eguneratu eta langile guztiei behar duten jarraipena eta zaintza bermatzea exijitzen dugu.
  7. Gune horietan aktibitateari ekin baino lehen, OSALANen ikuskapena burutzerako momentuan CAFeko arduradun nagusiak bertaratzea eskatzen dugu ere. Ezinbestean kontseilari delegatua eta komite exekutiboko kideak, 4. saileko arduradunekin eta lan osasuneko arduradunekin batera tailer horietako garbitasun eta segurtasuna bermatu behar dute beraien presentziaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.