amiantoa

CAFeko langile ohi baten mesotelioma gaitza laneko gaixotasuna dela dio epaitegiak

CAFeko langile ohi batek duen mesotelioma pleurala laneko gaitza dela ebatzi du Donostiako Lan Arloko 2. Epaitegiak. Erabateko ezgaitasuna aitortu diote, eta ondorioz, laneko gaixotasunengatik jaso daitekeen gehienezko pentsioa jasoko du. Asviamie elkarteak jakinarazi duenez, Mikel A. –abizenik ez dute eman– 14 urterekin hasi zen CAFen lanean, eta erretiroa hartu bitartean, bertako postu askotatik pasa zen, tartean, amiantoarekin lan egiten …

Read More »

Epaiketa berri bat

Gaur goizean beste epaiketa berri bat burutu da Donostiako Justizia Jauregian. Oraingoan ere CAFeko lankide ohi batek epaibideetara jo behar izan du urte luzez amiantoarekin lan egin izanaren ondorioz gaixotu ondoren, gaixotasun hori profesional gisa aitortu eta dagokion kalteordaina eman diezaioten. Hainbatetan salatzen dugun bezala, pertsona hauek bi aldiz biurtzen dira biktima: bata gaixotzean eta bigarrena gaixotasun hori amiantoarekin lan egin …

Read More »

Geldialdia eta ekitaldia amiantoaren ondorioz hildako langileen omenetan

  Gaur CAFeko amiantoaren eskulturaren ondoan elkartu gara, gure lankideak izan diren Jose Luis Vicente Rey eta Jose Antonio Barandiaran Dorronsorori omenaldia egin asmoz. Bertan CAFeko egungo langileez gain, hildakoen senideak eta CAFeko langile ohiak ere izan dira, azken hauek ere familiei babesa agertu asmoz. Ekitaldia xumea bezain hunkigarria izan da. Hasteko LABeko ordezkariak, Komitearen izenean jarraian dagoen textua irakurri du. …

Read More »

Amiantoaz hildako lankideak oroitzeko ekitaldia

CAFen amiantoarekin lana egitearen ondorioz hil dira azken hilabeteotan bi lankide: J.L.V.R. (60 urte zituela uztailean hil zen) eta J.A.B.D.  (72 urte zituen eta irailean hil zen). Heriotza hauen  aurrean, Enpresa Batzordeko kideok ondorengoa adierazi nahi dugu: Urriak 19 Osteguna, 10.00etatik 11.00etara CAF Beasaingo Sarrera Nagusian amiantoaren biktimen omenez eginiko monumentuaren inguruan geldialdia eta kontzentrazioa burutuko dugu. Beasaingo lantegian dagoeneko 31 langile dira , beraien lanpostuetan …

Read More »

Amiantoaren itzal amaiezina

Hitzarmenaren negoziaketa betean genbiltzan honetan, berriz ere errepikatzea nahiko ez genukeen zoritxarreko albistea izan genuen; amiantoarekin lan egitearen ondorioz gaixotu eta hil direnen amaigabeko zerrenda beltzean beste izen bat gehiago. Oraingoan 60 urte inguruko gizasemea izan da biktima; urte luzez CAFen IV saileko egituren sailean lanean aritutako lankide ohia. Eta ohia diogu, zoritxarrez pairatzen zuen gaitzaren ondorioz lanerako ezintasun absolutua …

Read More »

Arnasa berreskuratzeko funtsa

Amiantoaren biktimei kalte-ordainak bermatzeko eskaria aurkeztu dute bigarrenez Espainiako Kongresuan. Proposamenaren izaera kritikatu du Rajoyk, baina negoziatzeko prest agertu da.  Lan istripuak bezain hilgarriak edo hilgarriagoak izan ohi dira lanaren ondorioz hartutako gaitzak. Zerrenda beltz eta luze baten erakusle da amiantoa. Ia egunero eragiten ditu biktimak, eta egoerak ez du berehalakoan aldatzeko zantzurik, amiantoaren biktimek ez dutelako konpentsazio funtsik izango …

Read More »

AMIANTOAREN BIKTIMA BERRI BAT: CAF BERRIRO ERE EPAITEGIETAN

Gaur goizean ospatu da Donostiako Epaitegietan CAFeko langile ohi batek enpresaren aurka jarritako salaketaren ondorioz eman den epaiketa. 81 urteko Silvano S.R. langileak 1957 eta 1995 urteen artean lan egin zuen CAFen. Urte horietan zehar amiantoarekin kontaktuan lan egitearen ondorioz, biriketako kartzinoma bat diagnostikatu zioten eta hala Gizarte Segurantzak ere 2014an erabateko ezintasuna onartu zion. Kasu hau eta honelako egoerak …

Read More »

EMILIO SANCHEZEN OMENALDIA

“Mantenimenduko taldean lan egiten genuen. Labeen ardura eraman eta bertako plakak Amiantoarekin bilduta zeuden eta erresistentziak enzintatzen genituen. Beroari asko eusten zion mineral horrekin kontaktuan geunden denbora askoan eta jarraian. Ez ziguten osasunarentzat txarra zenik inork esan. Gure taldean lanean zebilen lankidea hil zenean konturatu nintzen zenbaterainoko eragina zuen produktu honek. Badira langile batzuk bizitza galdu dutenak amiantoaren eraginaren ondorioz. …

Read More »

CAF BEASAIN  ETA MICHELIN – GASTEIZ   PREBENTZIO ORDEZKARIEN  OHARRA JENDARTEARI

prentsaurrekoaBeasaingo CAF eta Gasteizko Michelin lantegietako prebentzio-ordezkariek minbizia sor dezakeen amiantoarekin kontaktuan egotearen ondorioz bi lantegietan dugun egoeraren berri eman nahi diegu komunikabideei.   Momentuz, amiantoaren eraginez hil direla ofizialki aitortutako biktima kopurua bi lantegietan desberdina da; CAFen 23 dira hildakoak, eta Michelinen bi.    Langileei lanean amiantoarekin kontaktuan egon izana aitortzen dien zerrenda zabaltzeko eskatzen ari gara bi lantegietan, pertsona horiek osasun-azterketa espezifikoak jasotzeko eskubidea izan dezaten, 396/2006 Errege Dekretuak ezartzen duen moduan.   Osasun-azterketa horiek urtean behin egin behar ditu enpresako osasun-zerbitzuak aktiboan dauden langileen kasuan eta Osakidetzak egin behar ditu hainbat arrazoi direla-eta (erretiroa hartuta, kontratua amaituta, etab.) jada lanean ez dauden langileen kasuan.   Urteak daramatzagu bi lantegietan zuzendaritzei lan-bizitzan amiantoarekin kontaktuan egon diren langile guztiak zerrenda horietan sar ditzatela eskatzen.   Bi zuzendaritzen erantzuna luzamendutan ibiltzea eta zerrendak ahalik eta gehien laburtzea izan da. Hori dela-eta, bi lantegietako prebentzio-ordezkarioi nahitaezkoa iruditu zaigu Arabako eta Gipuzkoako Lan Ikuskaritzetara jotzea, zerrenda horietan errealitateari erantzuten dioten irizpideak betetzen dituzten langileak sartzeko.   Laneko Ikuskaritzek erantzun ezberdinak eman dizkigute.    Araban Lan Ikuskaritzak argi aipatzen ditu amiantoarekin lan egindakoen lanpostuak eta, gainera, amiantoaren ondorioz hildako langileen lanpostuan lan egindako langileek ere, langileen ordezkariek eskatutako moduan, zerrendan egon behar dutela adierazten du.  

Read More »