“ENPRESAK PLANAREN BIDEA AGORTU NAHI DU”
CAFeko BERDINTASUN PLANeko neurriak lantzen eta martxan jartzen buru-belarri ari garen honetan, azken bileretan jabetu gara enpresak ez duela asmorik berdintasuna eta kontziliazioa erabat ahalbidetuko dituzten neurriak hartzeko.
Punturik garrantzitsuenetako bat, eta langileen artean oihartzun handien dutenetako bat KONTZILIAZIOA da. Eta, izan ere, enpresa-itunean adostutako testuak honela dio:
“Laneko bizitza eta familia bizitza bateratzeari dagokionez, ordutegi malgutasunaren eta aplikagarriak diren beste neurrien ildotik, erregulazio elementuak proposatuko zaizkio Berdintasun Batzordeari, gero eztabaidatzeko”.
Hitzarmena sinatuz geroztik, batzordeak hainbat alternatiba eta neurri proposatu dizkio enpresari eztabaidarako, eta guztietan hauxe izan da enpresaren erantzuna:
“Ez dugu eztabaidatuko itunean proposatu eta atzera bota ziren proposamenei buruz”.
“Irudimen handiagoko neurriak proposatu beharko dituzue”.
Read More »