Bikoa

ADEGI ERREFORMAREN ALDE!!

Gaur Gipuzkoako metalgintzako negoziaketa mahaiaren 9. bilera ospatu dugu. LABek aurreko bileran mahai gainean jarri genituen puntuei:

- hitzarmenaren gutxieneko izaera mantentzeari,

- lortutako akordioek benetako balioa izan

dezaten enpresariei erreformak ematen dien aldebakartasuna kentzeari,

- hitzarmen berri bat negoziatu arte aurrekoa indarrean mantentzeari,

- estatuko negoziazioaren aurrean herrialdeko hitzarmenak blindatzeari.

 

ADEGIk berean berresten dela erantzun dio, hau da, bere plataforman erreformako puntuak mantenduko dituela esaten du.

Read More »

BIM-eko ENPRESA BATZORDEEN OHARRA

Enpresak bildu gaitu  bere lehen eskaintza aurkezteko  asteazkenaren 18an (ohar honi gehitzen diogu). BIMeko komiteak aho batez proposamen hau baztertzen du, enpresak baldintzatzen duelako gure hitzarmena  Metalaren probintzia mailako defendatzea hitzarmenaren negoziazioaren ondorioz jardueraren galera eragingo duen ekintzak ez egitea (grebak).   Datorren astearteak 24, komitea bilduko  da haurrera nola segi adosteko.

Read More »

KOMITEAREN PLATAFORMA

Pasa den astean, Enpresako Zuzendaritzari helarazi genion hitzarmena negoziatzeko prestatu dugun plataforma. Atzo aurreneko bilera burutu genuen zuzendaritzarekin, gure asmoa plataforma aurkeztu eta bertan agertzen diren puntuen defentsa egitea zen.

Bilera hasi bezain pronto zuzendaritzak gure argudioak entzuteko asmorik ez zuela esan zigun. Gure plataforma irakurrita zutela eta bertan eskatzen dena ez dela egokitzen ez urtebeteko hitzarmen bati, ezta ere bizi dugun egoerari.

Read More »

2012 URTERAKO LAB-en EMPRESA HITZARMENERAKO plataforma

 1.LURRALDE EREMUA

Enpresa Hitzarmenak Beasain, Irun eta Madrid zentroei eragingo die.

 

2.PERTSONA EREMUA

Beasain, Irun, Madrid eta orokorrean  CAF taldeko  edozein enpresako  langile bere lanak gure instalazioetan  iraunkor burutzen dituenari eragingo dio

 

3.DENBORA EREMUA

Empresa Hitzarmen hau 2012ko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31arte egongo da indarrean eta bere edukia akordio berri bat sinatu arte aplikatuko da.

Read More »

2011 euskareren eguna

abenduaren 3an (larunbata) Euskararen eguna ospatzen da. Hori dela eta, ostegunean, abenduak 1 arratsaldeko 15.30etan Maialen Lujanbio izango dugu gure artean Beasaingo CAFen.   oharra: hitzaldia lanorduetatik kanpo denez, azken bi urteetan gorabeherak izan ditugu enpresak arratsaldez dagoenari ordu horiek ordaintzerakoan. Hitzaldi-orduan lanean egotea tokatzen zaionak (arratsaldeko errelebokoek) baimena eskatu zuen arduradunari, eta gero, denbora hori berreskuratzeko aukera izango du. …

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

CAFeko Enpresa Batzordeak beste behin ere KORRIKAN parte hartzea erabaki du bere ibilbidearen Km. bat erosiz. Beraz, langileei dei egiten diegu euskararen normalkuntzaren aldeko festa honetan parte har dezaten. Aurten, apirilak 13, asteazkenean goizeko 10:00tan, CAF-eko sarrera nagusian hartuko dugu lekukoa. Lan eguna denez, dei berezia egiten diegu langileei, ordu estrak edo errekuperatuak erabiliz, euskararen aldeko festa honetan parte har …

Read More »

AMIANTOAREN ONDORIOZ BESTE BIKTIMA BAT CAF-en

  Apirilaren 5ean (asteartea), Evencio Descalzo Marcos CAFeko langile erretiratua hil zen amiantoa manipulatu izanaren ondorioz harrapatu zuen gaixotasunaren ondorioz. Duela gutxi CAF-Zaragozako lankide bat ere hil da 55 urte zituela. Horiekin, ofizialki aitortutako heriotzak 18 izan dira CAF Beasainen eta 30 CAF-Zaragozan, baina jakina da gehiago izan direla arrazoi horrengatik hil direnak. CAFetik kanpoko datuak ez dira askoz ere …

Read More »