Bikoa

Bi kontratu berri sinatu ditu CAFek Saudi Arabian, “Saudi Railway Company” (SAR) tren-konpainiarekin eta “Saudi Railways Organization” (SRO) erakundearekin

SARekiko kontratua joan den asteazkenean, hilak 14, sinatu zuen Inbertsio Publikoko Funtsaren (PIF) idazkari orokor eta SAR Saudi Arabiako Trenbideen Konpainiako presidente Mansour Al-Maiman jaunak, Pablo Bravo Lozano Riadeko espainiar enbaxadorea eta Bulego Komertzialeko ordezkariak ere han zirela. SARentzako 5 unitate hauek SROk lehenago erositako 12ei gehitu zaizkie, eta segurtasun-alorreko asken berrikuntza teknologikoak izango dituzte. Halaber, interiorismo-kontuetan ere eskakizun zorrotzenak beteko dituzte.
Push-Pull unitate modernoenen diseinua, fabrikazioa, hornitzea eta mantentze-lana biltzen ditu bere baitan kontratu berriak. Orduko berrehun kilometro baino abiadura handiagoak hartu ahal izango dituzte unitate berriek. Besteak beste, familientzako atalak, umeentzako eta otoitz egiteko atalak, mugikortasun urriko pertsonentzat berariaz diseinatutako instalazioak, jantoki-bagoia eta ibilgailuak garraiatzeko bagoia, nahi duenak autoa berekin eraman ahal izan dezan.

Read More »

CAFeko ZUZENDARITZA ERE BORROKARAKO PRESTATZEN ARI DA

Urruti  gelditu dira itunen eta hitzarmenen negoziaketak langileen lan baldintzak hobetzeko egiten zirenetik.  Patronalak (baita CAFeko zuzendaritzak ere) erreformen bidez gure eskubideak murriztuak diren heinean, geroz eta exijentzia gehiago jartzen dizkigute mahai gainean negoziatzerakoan. Badirudi  gaur  egun patronala dela klase zapaldua eta gu zapaltzaileak.

BADUTE PLATAFORMA ERREIBINDIKATIBOA ERE

Oso anbiziosoa, gainera. Guk  lanaren eta aberastasunaren banaketa  justuago baten alde presio neurriak planteatzen ditugun bitartean, zuzendaritzak ere bere helburu estrategikoak markatzen ditu:

  • Zentro produktiboetako plantilaren  jaitsiera, baita EREen bitartez ere, Trenasan bezala.
  • Kostuen murrizketa eremu guztietan. (bereziki  zerbitzu enpresen azpikontratazioan)
  • Bajen osagarrien sistema erasotzea.
  • Erreforma berriaren erregulazioa aplikatzea flexibilitatearen inguruan. Lanpostu aldaketa, ordutegi aldaketa, erreleboak… Horrela lanaldian aldaketak egin ahal izateko nahi duten momentuan.

    Read More »

Enpresaren neurriak

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA Enpresako Zuzendaritzak ez du denbora asko itxaron langileok batzarrean hartu ditugun erabakiei erantzuteko. Zuzendaritzak korreo bat bidali die fabrikako arduradun guztiei hartu dituzten erabakien berri emateko. Ondoren datorrena enpresak bidalitako testua da, eta noski berain barne komunikazioetan, ohitura denez, gaztelera hutsean dago: Enpresa Batzordetik ere, adostu genuen moduan, CAFeko arduradunei korreo hau bidali diegu: Otsailak 23an, Beasain, …

Read More »

2012-02-23 Asanblea Interbentzioa

4 bilera egin ondoren eta Enpresak proposamen seriorik egin gabe, gure hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dago. Zuzendaritzak CAFerako hitzarmena negoziatzeko biltzea nahi du, orain arte gure hitzarmenaren oinarrietako bat izan dena baztertuta: probintziako hitzarmena. Zuzendaritzaren helburua  grebarako gure eskubideari uko egitea da; bestela enpresa ituna negoziatzera ez dela eseriko dio.

Argi esanda: CAFeko Zuzendaritzak,  ADEGI, CONFEBASK edo CEOEko patronalaren interesekin bat eginda metal arloko gainerako langileekin ditugun loturak behin betikoz hautsi eta aldendu nahi ditu.  

Egunero ikus dezakegu hori.  Madrildik, Euskadiko patronaletatik eta CAFeko zuzendaritzatik, langileen antolaketarako eta borrokarako indarra suntsitu nahi dute enpresetan oinarrizkoenak diren lan-baldintzen negoziazioa ezarrita eta probintzia mailako hitzarmenaren moduko akordioei balioa kenduta. Ahal duenak ahal duena negoziatzeko aukera sortu nahi dute enpresetarako inolako mugarik gabe; baina, hori bai, beheranzko joerarekin negoziatzeko inolako mugarik gabe.

Enpresa txiki eta ertainetako langileak eskuduntzarik eta gutxieneko duin batzuk bermatuko dizkien indar sindikalik gabeko probintziako hitzarmena baino ez dute izango; enpresa handiek, aldiz, enpresaren egoeraren eta haietako batzordeen eta sindikatuen gaitasunaren arabera, soldata-erregimena ez aplikatzea eta beste edozein eskubide murriztea hitzartu ahal izango dituzte. Ahal duenak zerbait lor dezala; gainerakoek, sufritu egin beharko dute.

Read More »

Batzarreko emaitzak 2012-02-23

Emaitza hauen ondorioz presio neurriak onartuak izan dira eta Batzordea ahalik eta bizkorren bilduko da Enpresarekin, xantaiarekin amai dezala eta negoziazio serio bat hasi dezala eskatzeko.    BIM BEASAIN IRUN MADRID BAI 1339 1023 200 116 EZ 67 56 11 0 ZURIAK 38 36 2 0 BALIOGABEAK 11 4 0 7 DENETARA 1455 1119 213 123

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

ORDU ESTREN INGURUKO ERREGULAZIOA

 

Langile Batzarrean ordu estrak ez egiteko onartu ondoren, honako erregulazioa adosten da:

  • Ez da lanalditik kanpo inongo lan ordurik egingo, ez diruz ordaindutako orduak ez eta denbora librean ordaindutakoak. (ordu estrak).
  • Enpresako mando eta enkargatuei, gutun baten bidez, batzarren kontrako jarrerarik ez agertzeko helaraziko zaie. Ondorioz, ordu estrak egiteko eskaera ez dezatela proposatu eskatzen zaie.
  • Enpresa Batzordean ordu estrak egin direla baieztatzen bada, ohar bat publikatuko da zenbat pertsona, zein sekzioetan eta zenbat ordu egin diren azalduz.
  • Mando eta titulatuen kasuan, honen inguruko informazioa egongo balitz berdin egingo da oharra publikatuz.
  • Ordu estrak egin dituzten langileei gutun bat helaraziko zaie beraien jarrera salatuz. Bertan egoera hau ez errepikatzeko eskatuko zaie eta lehen bai lehen egindako orduak gozatzeko eskatuz.
  • Enpresa batzordean baieztatuko balitz larunbatetan ordu estrak egiten direla, enpresa batzordeko zenbait kide etorriko dira egun horietan batzarrean adostutakoaz informatzeko.
  • H13 orduak errekuperatzeko aukera mantentzen da.
  • Mantenimenduko sekzioan ordu estrak larrialdiko egoeratan egingo dira, soilik.
  • Fabrikatik kanpo dabilen langileek egindako orduak fabrikara bueltatzerakoan gozatuko dituzte.

 

Read More »

ingurugiroa

Sarritan salatu izan dugu enpresan ez dela behar bezala birziklatzen, ez CAF bertako langileak sortutako hondakinak ez eta kontratek sortutako hondakinak. Hobekuntza puntualak eman diren arren, CAFen oraindik asko dago egiteko ingurumenaren alde. Honek denon inplikazioa eskatzen du eta ezin gara auditoriak daudenean bakarrik arduratu.

Read More »

Birmingham (Erresuma Batua) tranbiez hornitzeko kontratua

Birmingham hiriko herri-garraioen ardura duen erakundeak (West Midlands Passenger Transport Executive) hango tranbia-sistema Centro izen komertzialaz kudeatzen du, eta iragarri du CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA) enpresa hautatu duela haren Urbos III gamako 19 tranbiaz hornitzeko kontratua sinatzeko. Gainera, beste 6 ibilgailu ere kontratatzeko aukera aurreikusten da kontratuan, gaur egun aztertzen ari diren sare-zabaltzea azkenean gauzatzen den ere.

Erresuma Batuko bigarren hiri populatuena da Birmingham, eta, proiektu honi esker, areago sendotuko da CAFen presentzia jarraitua Erresuma Batuan —badira zenbait urte CAFen ibilgailuak Leedsen eta Londresen dabiltzala, eta Belfasten eta Edinburghen ere gaur egun proiektuak garatzen ari dira—. CAF UK filialak ibilgailuen mantentze-lanak egiten eta jarduera komertzialetan dihardu, eta haren bidez ere berresten da aipatu presentzia hori, Belfasten, Edinburghen eta Coventryn baititu egoitzak.

Tranbiek helburu duten proiektuak dagoeneko existitzen den sarearen zati bat zabaltzea aurreikusten du, baita gaur egun zerbitzua ematen duten ibilgailuak beste flota modernoago horrekin erabat ordeztea ere. Nabarmentzeko modukoa da hurrena egiteko eskuartean darabiltzaten zabaltze posibleetan badirela CAFek garatu duen sistema berria —energia elektrikoa biltegiratzeko teknologia berritzailea, hain zuzen— erabiliko luketenak. Teknologia hori dagoeneko erabili da Sevillara eta Zaragozara bidali diren unitateetan.

Read More »

BIMeko ENPRESA BATZORDEEN OHARRA

Pasa den  asteartean urtarrilak 24ean, BIMeko batzordea bildu zen enpresak Urtarrilaren 18an egin zuen  ‘’eskaintzari‘’ erantzun bat emateko, BIMeko batzarraren gehiengoaz (LAB,ELA,CCOO,UGT) eta ESKren abstentzioarekin zuzendaritzari honako proposamen hau aurkezten dio.

 

CAFeko enpresa zuzendaritzak, berarengan ohikoa den bezala, hasieratik kolokan jarri nahi du enpresa itunaren negoziazioa.

Kasu honetan aukeratu duen elementua hitzarmen probintziala izan da. Aurten bi negoziazioek bat egiten dute (hitzarmen probintziala eta enpresa ituna) eta metaleko langileok 2010eko negoziazioan eman genuen erantzuna ikusirik, zuzendaritzak bere bidea libre ikusi nahi du eta  probintzialarengatik inongo grebarik ez egiteko baldintza jarri du akordio bat lortu ahal izateko.

Read More »