Bi kontratu berri sinatu ditu CAFek Saudi Arabian, “Saudi Railway Company” (SAR) tren-konpainiarekin eta “Saudi Railways Organization” (SRO) erakundearekin

SARekiko kontratua joan den asteazkenean, hilak 14, sinatu zuen Inbertsio Publikoko Funtsaren (PIF) idazkari orokor eta SAR Saudi Arabiako Trenbideen Konpainiako presidente Mansour Al-Maiman jaunak, Pablo Bravo Lozano Riadeko espainiar enbaxadorea eta Bulego Komertzialeko ordezkariak ere han zirela. SARentzako 5 unitate hauek SROk lehenago erositako 12ei gehitu zaizkie, eta segurtasun-alorreko asken berrikuntza teknologikoak izango dituzte. Halaber, interiorismo-kontuetan ere eskakizun zorrotzenak beteko dituzte.
Push-Pull unitate modernoenen diseinua, fabrikazioa, hornitzea eta mantentze-lana biltzen ditu bere baitan kontratu berriak. Orduko berrehun kilometro baino abiadura handiagoak hartu ahal izango dituzte unitate berriek. Besteak beste, familientzako atalak, umeentzako eta otoitz egiteko atalak, mugikortasun urriko pertsonentzat berariaz diseinatutako instalazioak, jantoki-bagoia eta ibilgailuak garraiatzeko bagoia, nahi duenak autoa berekin eraman ahal izan dezan.

Bestalde, SROrekin ere sinatu da kontratua, 4 trenez hornitzeko, lehenago ere bezero horri saldu zaizkionak bezalakoak.
Saudi Arabian sinatutako azken bi kontratuen balio bateratua berrehun milioi euro inguru da, eta argiro erakusten du horrek zer nolako apustua egin duen CAFek halako merkatu zail eta lehia handikoan kokatzeko. Halaber balioko du Saudi Arabian ez ezik, haren eraginpeko eremuan ere epe luzean irauteko gure konpromisoa sendotzeko. Konpainiaren proiektuen munta 400 milioi euro inguru da dagoeneko, eta ordezkaritza-bulego bana du Riaden eta Dohan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.