Bikoa

I26 eta gero ALTERNATIBA ERAIKIZ

ta

GREBA

  • Edozein greba orokorrek, langilego eta sektore herrikoien  muturreko neurria suposatzen duen heinean, transzendentzia ikaragarria dauka. Ez da ohiko protesta modu bat, boterearen instantzia ezberdinen aurrean zapalduen ahotsa entzunarazteko dagoen neurri eraginkorra baizik.
  • Greba hau  ez da soilik sektore produktiboan zentratutako greba bat, sektore herrikoiak bere osotasunean biltzen dituena baizik, izan ere murrizketek denongan dute eragina eta. Horregatik greba hau ez da esklusiboki sindikatuek deitutakoa, gizarteko beste hainbat mugimendurekin elkarlanean baizik.

SUMINDURA      ta                 MATXINADA     ta             ALTERNATIBA

  • Gakoa, euskal gizartearen gehiengoak bizi duen sumindura orokorra, matxinada kolektibo batean bihurtzean datza, gizarte matxinada hau alternatiba politiko posible eta bideragarri batean gorpuztu dadin, euskal gizarte osoa ilusionatu eta inplikatuko den alternatiba bat gauzatuz.

 

Read More »

I-26 titulatuei gutuna

Lankide estimatua:

Ondo jakingo duzun bezala, datorren Irailaren 26erako Greba Orokorrerako deialdia egina dago PPren gobernua langilegoaren aurka egiten ari den murrizketak salatzeko. Ondo jakina da baita ere, guri kendutako guztia bankuen erreskatea ordaindu ahal izateko erabiliko dutela. Pasa den asteazkeneko CAFeko langileen batzarretan greba honetan parte hartzearen aldeko aldarria nagusitu zen.

Dagoeneko inposatzen ari zaizkigun neurrien eta guztioi eragingo diguten ondorioen jakitun izango zara:

  • Sektore publikoa suntsitzen ari dira. Irakaslegoa gutxitzen da, gelak ikaslez betetzen dira eta horren ondorioz gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatea gainbehera doa.  
  • Osasun arloko langile kopurua murriztu eta lan baldintzak okertu dira, ondorioz eskaini dezaketen zerbitzua ez da kalitatezkoa. 
  • BEZa igo dute eta zergak ordaindu nahi ez dituztenentzat amnistia fiskala eskaini.
  • Lan erreformak lanpostuak deusezten ari diren bitartean, langabeziko laguntzak murrizten ari dira.

    Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA 2012-09-19an

MURRIZKETEN AURKA deitutako GREBA OROKORRAri buruzko erabakia hartzeko batzarretan burututako bozketen kontaketa egin eta gero, ondorengo emaitza eman da:    BAI 818 EZ 135 ZURIAK 50 BALIOGABEAK 1 DENETARA 1004   OHARRAK: Emaitza hauen ondorioz urriak 26an GREBA izango da CAF enpresan 

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Enpresa Batzordeak dei egiten die langile guztiei, BILTEGI ZAHARREAN datorren ASTEAZKENA hilak 19, goizeko 10:00etan (goizeko errelebo eta lanaldi normala dutenei) eta 14:00etan (arratsaldeko eta gaueko errelebokoei) egingo diren ASANBLADETARA.   GAI  ZERRENDA     GREBA OROKORRA. IRAILAK 26.   Bozketak   Oharrak:   Asanbladara etortzen diren gaueko erreleboko langileek, honen  sarreran eta amaieran fitxatuko dute eta ohizko ordutegiari  asanbladaren iraupena deskontatuko diote. …

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

2012-09-19an, MURRIZKETEN AURKA deitutako GREBA OROKORRAri buruzko erabakia hartzeko batzarretan burututako bozketen kontaketa egin eta gero, ondorengo emaitza eman da:   BAI 818 EZ 135 ZURIAK 50 BALIOGABEAK 1 DENETARA 1004  OHARRAK: Emaitza hauen ondorioz irailak 26an GREBA izango da CAF enpresan 

Read More »

UTZI PAKEAN GANTXILLU

GANTXILLU

  Pasa den ostegunean, gure lankidea den Juan Maria Mujika Dorronsoro Estatu espainolak bultzatutako Euro-agindua dela eta Frantzian zegoen kartzelatik Espainiara ekarri zuten.   Audientzia Nazionaletik pasa ostean, Madrilgo Soto del Realeko espetxean dago.   Asteburu honetan bertan, familiarekin egoteko aukera izan du eta jakin dugunaren  arabera, isolamenduan dute, egunean behin patioan, ordu erdi batez, beste euskal preso batekin egoteko …

Read More »

iosu hil nahi dute

iosu

  LAB sindikatuak Iosu Uribetxeberria eta beste 13 preso gaixoen egoera salatzeko langile guztiei dei egiten die datozen egunetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera, bereziki datorren larunbatean, irailak 1, arratsaldeko 5:30etan Antiguako Tuneletik abiatuko den manifestazioan parte hartzera. 

Read More »

ZORIONAK DENEI… ONGI ETORRI 35 ORDUEI!!

Lana eta aberastasuna banatuz …  lanpostuak defendatuz!!  Horrela hasi genuen urtea 2012rako LABetik atera genituen egutegi txikietako portadan. Paperean jarritako eslogan hutsa izatetik urrun, errealitate izatea lortu dugu. Gaur egungo lanpostuen defentsa sutsua egin dugu hitzarmen honekin eta aurrera begira  langabeziara eta prekarietatera  kondenatuta dauden gazteei CAFeko ateak zabaltzeko aukera jarri dugu mahai gainean. Nahiz eta sindikaturen bat kontrakoarekin gezurretan aritu eta azkenean bere gezurretan ito den.

Hitzarmen honetan beste edozer gauzaren gainetik jarri ditugun baloreak oso garrantzitsuak direla uste dugu. Aurrez, gu orain CAFen lanean egotea bideratu zuten langileen eredua hartu eta gure lanpostuak eta etor daitezkeenen aldeko apustua egin dugu.

Koiuntura honetan, izugarrizko krisi batean murgilduta gaudela, multinazional eta enpresa buruen bide anti-sozial eta makabroen aldean, alternatibak daudela erakutsi dugu, alternatiba sozialak! Zeinek pentsatzen du posible dela krisi honi buelta ematea EREak, kaleratzeak, soldata jaitsierak …  aplikatuz? Neurri hauek miseria besterik ez digute ekartzen guri eta gure ingurukoei!

Read More »