KOMITEAREN PLATAFORMA

Pasa den astean, Enpresako Zuzendaritzari helarazi genion hitzarmena negoziatzeko prestatu dugun plataforma. Atzo aurreneko bilera burutu genuen zuzendaritzarekin, gure asmoa plataforma aurkeztu eta bertan agertzen diren puntuen defentsa egitea zen.

Bilera hasi bezain pronto zuzendaritzak gure argudioak entzuteko asmorik ez zuela esan zigun. Gure plataforma irakurrita zutela eta bertan eskatzen dena ez dela egokitzen ez urtebeteko hitzarmen bati, ezta ere bizi dugun egoerari.

 

Bestalde, ziurrenik datorren astean burutuko den bilera batean, negoziatzeko proposamen “serio, zentratu eta fokalizatu”  bat aurkeztuko digutela adierazi zigun. Beraien asmoa, ahal den azkarren, urtebeteko hitzarmen bat adostea dela ere esan zigun.

Enpresa Batzordeek eskatutako etenaldi baten ondoren, hauxe helarazi genion Zuzendaritzari:

  • Gure haserrea erakusten dugu plataformaren puntuen defentsa ez entzuteko zuzendaritzak erakutsi duen jarreragatik.
  • Zuzendaritzari eskatzen diogu argitu dezala ea gure plataforma eta haren negoziazioa errefusatzen duen ala ez.
  • Zuzendaritzari eskatzen diogu, egia bada negoziazioan aurreratu nahi duela eta adostasunak lortzea helburu duela, aipatu duten eskaintza lehenbailehen aurkeztu dezala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.