ENPRESA BATZORDEKO IDAZKARITZAREN IRIZPIDE ETA ZEREGINAK:

 

Azken hauteskunde sindikaletan ordezkariak lortu dituzten sindikatu bakoitzeko kide banak osatuko du idazkaritza.

Talde bakoitzaren egonaldia izango da: taldeak enpresa-batzordean dituen kide-kopuru adina egun, eta egonaldia hasiko da, ordezkarien kopuruaren ordenaren arabera hurrengo enpresa-batzordea osatu arte; hau da, horretarako antolatuko diren hauteskundeetatik osatuko den batzordea eratu arte eta jarraipena gaurkotuko da enpresa-batzordearen osaketa ezagutu orduko.

Asteazkenero ohiko bilerak egingo ditu 07:30etan eta ohiz kanpokoak, berriz, behar den bakoitzean, eta moderatzaile lanetan arituko da egun horretan guardian dagoena.

IDAZKARITZAN GUARDIAN DAGOEN KIDEAREN ZEREGINAK ETA FUNTZIOAK

Erantzunaren zain edo lantzeko dauden gaiak bilduko ditu, bai eta aldatzeko planteatu diren gaiak eta ondoren enpresari aurkezteko direnak ere.

Informazio hori idatziz egingo du eta posta elektronikoaz bidaliko zaie talde guztiei. Guardian dagoen bitartean, enpresak edo langileek enpresa-batzordeari helarazitako informazio, dokumentazio etabarren berri emango die gainerako taldeei.

Idazkaritzako bozeramaile eta moderatzaile lanetan arituko da enpresa eta langileen aurrean, bai eta aipatu eragile horiekin egingo diren bileretan ere.

Langileen kolektibo batek erreklamazioak edo bilera bat eskatzen badu, moderatzaile-lanetan arituko da bileran, eta iradokizunak jaso eta gainerako idazkariei horren kopia emango die onar dezaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.