Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazioak bertan behera geratu dira

Gaur, 2012ko maiatzak 8, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren mahai negoziatzailearen 11.bilera izan da eta ADEGIk sindikatuen proposamenei erantzun gabe jarraitzen duela ikusirik negoziazio mahaia bertan behera uztea erabaki dugu bertan gauden sindikatu guztiok. 
LABentzat egoera kezkagarria da, batik bat, patronala lan erreformaren alde eta Gipuzkoako langileok urteetan lortu ditugun eskubideak murriztu nahian dabilela ikusten delako.

Lan erreformaz gaindi, herrialdeko hitzarmena blindatzea posible da, borondate kontua da, beraz, patronala aplikaziozko herrialdeko hitzarmenaren alde egotera behartu behar dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.