ADEGIK DU HITZA!!

Gaur asteartea Gipuzkoako metalgintzako negoziaketa mahaiaren 10. bilera ospatu dugu. Adegik mahaian sortu duen blokeoa gainditzeko, gaur LABek beste proposamen berri bat aurkeztu du, idatziz pasa den apirilaren 3an aurreratu genituen puntuak zehaztuz eta laburbilduz:

−    Sektoreko akordio marko bat egin herrialdeko hitzarmenaren gutxieneko izaera mantentzeko eta estatuko negoziazioaren aurrean blindatzeko.

−    Ultraktibitatea mantendu, hau da, hitzarmen berri bat negoziatu arte aurrekoa indarrean mantentzea.

−    Hitzarmenean jasotzen diren zenbait gaietan lan baldintzak ez aplikatzeko prozedura bat sortu, derrigorrezko arbitrajea edozein kasutan kanpoan utziz.

 

Honezkero, patronalak ez ditu aitzakiak negoziazioari ez ekiteko. Elementu guztiak ditu mahai gainean. LABek, patronala esaten ari denaren kontra, borondatea izan ezkero legez negoziazio kolektiboan lan erreformaren ondorioak neutralizatzeko posiblea dela erakutsi du.

 

Adegiri dagokio lan erreformak ematen dizkion pribilegioak mantentzea edo herrialdeko hitzarmenean adosten diogunari balioa ematea.

 

LABek honezkero erabaki du, pasa den martxoaren 29an, milaka ta milaka euskal langile bezala, BAI herrialdeko hitzarmenari ta EZ borobila lan erreformari!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.