albisteak

Mobilizazioak 4. sailean

Langileokiko begirunea aldarrikatzen da mobilizazioetan 4. saileko arduradunen jarrera salatzeko protesta ezberdinak burutu ditugu atzo eta gaur. Atzokoan 5 minutuko protesta zaratatsua burutu genuen 4. saileko gune guztietan. Gaurkoan aldiz, pauso bat haratago eman eta ordu erdiko lanuztea burutu dugu eta aipatutako arduradunen bulego aurrean kontzentratu gara. Astea amaitzeko ostiralean ordubeteko lanuztea burutuko dugu GGBBko arduradunen aurrean kontzentratuz.

Read More »

Preso eta Iheslarien aldeko mobilizazioa

Hilabeteko azken ostiralero gisan, gaurkoan ere euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde mobilizatu gara. Gurekin nahi eta behar ditugulako, denak etxean izan arte Euskal Preso eta Iheslariak etxera, LANTEGIETARA!

Read More »

LANGILEOI BEGIRUNEA

Bada denbora Enpresa Batzordetik 4.saileko arduradun nagusien jarrera salatzen dihardugula. Inolako keinu edo eta aldaketarik ikusi ordez, langileon artean sumatzen da giroa txartu besterik ez dela egin azken aldian. Badira 4.sailean konpondu edo txukundu beharreko zenbait arazo. Badira guztion artean zuzendu beharreko zenbait jarrera eta aurrez datozen zenbait inertzia aldatu beharra ere. Langileon inplikazioa bilatu beharrean, zentzurik gabeko txikikerietan galtzen …

Read More »

Jarrera autoritarioak ETEN!

4. saileko akaberako deskantsu guneko mahaiak bi aldiz jarri ditugu bere lekuan eta enpresak bietan kendu ditu. Oraingoan torlojuz josi ditugu lurrera. Ekintza sinboliko hutsa izateaz haratago, 4. saileko arduradunen atentzioa deitu nahi dugu. Kafea deskantsu guneetan hartzen ez uztea, arduradun hauen jarreraren metafora bat baino ez da, nahikoa da.

Read More »

Gora maiatzaren lehena!

Gaur igandea, ₐₗₜₓₐ! ₑgᵢₙ dₑzₐgᵤₙ ₚₒₛᵢbₗₑ lemapean ospatuko du LABen aurteko Maiatzaren 1a. Euskal herriko hiri eta herri askotan mobilizatuz: Donostia, Bilbo, Maule, Eibar, Altsasu, Leitza… Aipatu bezala, Gipuzkoan Donostian burutuko da ekitaldi nagusia 12:00tan Easo plazatik abiatuko den manifestazio batekin. Beraz, familiarekin, lagunekin, lankideekin edo nahi duzuenarekin baino animatu eta goazen Donostiako kaleak betetzera.

Read More »

Azken ostiraleko mobilizazio berri bat

Gaurko egunean beste ekimen batzuk ere bagenituen arren, hilabeteroko gisan ez dugu Preso eta Iheslariak etxeratzeko aldarria alde batera utzi nahi izan.Kontzentrazioak aldiro enpresako sarrera ezberdinetan burutzen ari garen heinean, gaurkoan Enpresa Batzordea kokatzen den bulegoen atarian egin dugu.Denak etxean izan arte, Preso eta Iheslariak etxera, LANTEGIETARA!

Read More »

Amiantoaren senideei elkartasuna

Bi orduko lanuztea egin eta manifestazio eta omenaldia burutu ditugu. Gaurkoan, Lan Osasunaren Nazioarteko egunaren harira, amiantoaren ondorioz gaixotu eta hil diren lankide edo eta hauen senideak omentzeko ekintzak burutu ditugu Beasain eta Irungo lantegietan. Beasainen 10:00tatik 12:00tara paroa burutu dugu eta tarte horretan Beasaingo kaleetan zehar manifestazioa burutu dugu eta ondoren azken bizpahiru urteetan hildakoak omendu ditugu. Bi ekimen …

Read More »

Preso eta iheslariak etxera!!

Fabrikazioa etenda, langileen erdiak etxean eta egoera ezengokorrak bizitzen ari garen arren, Preso eta Iheslarien aldeko aldarria ozen egiten jarraituko dugu. Denak gure artean izan arte, Preso eta Iheslariak etxera, LANTEGIETARA!! Gogoratu arratsaldean Euskal Herriko hainbat herri eta auzotan izango direla azken ostiraleko ekimenak eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Read More »

BEASAINGO ETA IRUNGO ENPRESA BATZORDEEN PRENTSA OHARRA

Joan den ostegunean, hilak 17, Enpresa Zuzendaritzak Beasaingo eta Irungo enpresa-batzordeei jakinarazi zien, garraio-grebak eragindako egoera ikusita, Gipuzkoako industria siderometalurgikoaren hitzarmen kolektiboaren 9. artikulua aktibatzen zuela. Artikulu hori aktibatuz, enpresak ekoizpeneko jarduera guztiak geldiaraziko dituela jakinarazten du. Geldialdia 5 eguneko aurreabisuaren ondoren egingo da, martxoaren 23, 24, 25, 28 eta 29an, eta egun horiek murriztu ahal izango dira garraioko greba …

Read More »