albisteak

Berdintasun Plana: langileontzako tresna

Azken hilabeteotan CAFeko V. Berdintasun Planaren lanketan murgilduta egon gara. Afiliatutako emakumezkoekin lan-saioak burutu ditugu, gizon-emakumeen aukera berdintasunari buruzko enpresa mailako inkestak egin ditugu…eta hauetatik eratorritako ekarpenak txertatu dizkiogu enpresak aurkeztu zuen Berdintasun Planaren zirriborroari. Ezarri genituen helburuak beteta, aste honetan gure oniritzia eman diogu plan berria sinatzeari. Orain, langile guztiontzako lan-tresna erabilgarria izan dadin lanean jarraituko dugu.

Read More »

Eskura ditugun baliabideak baliatu

CAFek Zaldibiko Arkaka inguruan zentral hidroelektriko bat dauka baino azken urteotan filial baten esku utzita dauka beronen kudeaketa. Energi krisia puri-purian dagoen garai hauetan, gure ustez berebiziko garrantzia hartzen du eskura izan eta erabilerarik ematen ez zaion honelako instalazio baten inguruko hausnarketa azaleratzea. Noski ustiaketa eredua, ingurumena, jasangarritasuna eta bideragarritasuna bezalako ikuspegiak kontutan izanda. Beraz, Zuzendaritzari eskura ditugun baliabideak baliatzeko …

Read More »

Beroari aurre egiteko, INBERTSIOAK TAILERRETAN!

Ordubeteko lanuztea eta kontzentrazioa burutu dugu Enpresa Batzordeak deituta, ehundaka langilek ordubeteko lanuztea burutu dugu gaurkoan eta Zuzendaritzako arduradunen bulego aurrean kontzentratu gara. Hau da bertan irakurri den oharra: Irakurketa

Read More »

Tailerretako tenperatura altuei aurre egiteko inbertsioak

Aste honetakoak bezalako bero egunetan, CAFeko hainbat tailerretan tenperatura oso altuak neurtu izan dira. Estres Termikoari aurre egiteko protokolo berri bat ere sinatu genuen iaz Prebentzio Zerbitzuarekin. Aipatutako protokoloa balioan jartzen dugun arren, azken urteotan geroz eta ugariagoak dira bero jasangaitza egiten duen egunak eta beraz arazoari irtenbide puntualak eman ordez, irtenbide integralak eta behin betikoak emateko planteamendua egin genion …

Read More »

Mugikortasun plana: sorreratik erren

LABetik proposatutako hainbat ekarpen atzera bota ditu Zuzendaritzak Beste hainbat enpresa bezala, CAF ere Aztarna ekologikoa neurtu eta murrizteko plan batean murgildu zen. Plan honek, jarduera industrialarengatik sortutako aztarnaz gain, langileak lanerako garraioan sortzen dutena ere neurtzen du. Zentzu honetan, Zuzendaritzak Lanera Garraio Plan bat lantzeko asmoa agertu zuen bai Beasainen eta baita Irungo Mugikortasun Batzordeen baitan eta plan hori …

Read More »

Lan munduak inposatzen dizkigun armairuak apurtzearen aldeko deia egiten dugu

Ekainaren 28 honetan, LGTBI+ Harrotasun Nazioarteko Egunean, LAB kalean egongo da kolektiboaren aldarrikapenak babesten. Askotan esan dugun bezala, lan merkatua ez da esparru eroso eta seguru bat langile gehienontzat. Prekaritateak segurtasun falta, lan baldintzak kaskartzea eta eskubideak defendatzeko aukerarik ez edukitzea ekartzen du. Errealitate hau zaila bada guztiontzat, zer esan heteroarauetatik kanpo daudenez. Lemak adierazten duen bezala lan mundua armairu …

Read More »

Promozio sistemaren azalpen bideoa

3 urtean behin gertatzen den moduan, datorren uztailaren 1an kategoria igoerak emango dira. Igoera hauek Enpresa Batzorde eta Zuzendaritzaren artean 2007an adostu eta 2020an berrikusi zen Promozio Sisteman oinarrituta ematen dira. Landu dugun bideo honek laburbiltzen ditu aipatutako sistemaren xehetasun nagusienak.

Read More »

Denak etxean izan arte

Negu, udaberri nahiz uda, preso eta iheslariak gure artean izan arte mobilizaziok burutzen segiko dugu. Azken ostiraleko mobilizazio hauek enpresako sarrera ezberdinetan burutzen segitzen dugu eta kasu honetan 3. saileko sarrera nagusian kontzentratu gara. Euskal Preso eta Iheslariak etxera, LANTOKIETARA!

Read More »

Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa

@Kpitalariplanto elkarteak Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa sortzeko abian jarritako kanpainari atxikimendua eman dio #CAF|eko Komiteak. Gaur Bilbon burutu den kanpainaren aurkezpen publikoan parte hartu dugu. 90 sindikatu eta eragile baino gehiagok eman diogu atxikimendua aipatutako manifestuari. Ondorengo estekan irakurgai dago manifestua eta atxikimendua emateko aukera:http://www.kapitalariplanto.eus/eu/enpresa-transnazionalak/

Read More »

Langileen erantzuna autoritarismoari

Ordubeteko lanuztea 4. saileko arduradunen jarrera salatzeko Azken hilabeteetan 4. Sailean giro nahasten ari da. Egunerokotasuneko arazoak konpondu ordez, txikikerietan denbora galtzen duten arduradunek sortu dute nahasmen hau. Langileonganako zentzurik gabeko kontrola amaitu behar da, mandoei polizia lana ezartzeko asmoa amaitu behar da, errespeturik gabeko jarrerak amaitu behar dira. Arazo puntualik balego, konpondu dezatela era puntualean. Gaur Giza Baliabideetako arduradun …

Read More »