albisteak

ZORIONAK DENEI… ONGI ETORRI 35 ORDUEI!!

Lana eta aberastasuna banatuz …  lanpostuak defendatuz!!  Horrela hasi genuen urtea 2012rako LABetik atera genituen egutegi txikietako portadan. Paperean jarritako eslogan hutsa izatetik urrun, errealitate izatea lortu dugu. Gaur egungo lanpostuen defentsa sutsua egin dugu hitzarmen honekin eta aurrera begira  langabeziara eta prekarietatera  kondenatuta dauden gazteei CAFeko ateak zabaltzeko aukera jarri dugu mahai gainean. Nahiz eta sindikaturen bat kontrakoarekin gezurretan aritu eta azkenean bere gezurretan ito den.

Hitzarmen honetan beste edozer gauzaren gainetik jarri ditugun baloreak oso garrantzitsuak direla uste dugu. Aurrez, gu orain CAFen lanean egotea bideratu zuten langileen eredua hartu eta gure lanpostuak eta etor daitezkeenen aldeko apustua egin dugu.

Koiuntura honetan, izugarrizko krisi batean murgilduta gaudela, multinazional eta enpresa buruen bide anti-sozial eta makabroen aldean, alternatibak daudela erakutsi dugu, alternatiba sozialak! Zeinek pentsatzen du posible dela krisi honi buelta ematea EREak, kaleratzeak, soldata jaitsierak …  aplikatuz? Neurri hauek miseria besterik ez digute ekartzen guri eta gure ingurukoei!

Read More »

LANGILEEI OHARRA

Atzo, 2009-07-19, BIMeko Langileen Asanbladetan burututako bozketen emaitzak hauexek dira:     BEASAIN IRUN MADRID DENERA BAI  939 190 5 1134 EZ  336 8 82 426 ZURIAK 87 8 9 104 NULOAK 4 0 0 4 DENETARA 1366 206 96 1638     Emaitza hauek ikusirik, enpresak egindako azken eskaintza onartua gelditzen da.

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Atzo, Enpresako zuzendaritzarekin zenbait bilera egin ondoren, BIMeko enpresa batzordeek, LAB, ELA eta UGT-en gehiengoz, paroak bertan behera uztea eta ostegunean lantegietako batzarrak deitzea erabaki genuen. Ohar honekin zuzendaritzak egin zuen azken eskaintza publikatzen dugu.  

Read More »

Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazioak bertan behera geratu dira

Gaur, 2012ko maiatzak 8, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren mahai negoziatzailearen 11.bilera izan da eta ADEGIk sindikatuen proposamenei erantzun gabe jarraitzen duela ikusirik negoziazio mahaia bertan behera uztea erabaki dugu bertan gauden sindikatu guztiok. LABentzat egoera kezkagarria da, batik bat, patronala lan erreformaren alde eta Gipuzkoako langileok urteetan lortu ditugun eskubideak murriztu nahian dabilela ikusten delako. Lan erreformaz gaindi, herrialdeko hitzarmena blindatzea posible da, …

Read More »

ADEGIK DU HITZA!!

Gaur asteartea Gipuzkoako metalgintzako negoziaketa mahaiaren 10. bilera ospatu dugu. Adegik mahaian sortu duen blokeoa gainditzeko, gaur LABek beste proposamen berri bat aurkeztu du, idatziz pasa den apirilaren 3an aurreratu genituen puntuak zehaztuz eta laburbilduz:

−    Sektoreko akordio marko bat egin herrialdeko hitzarmenaren gutxieneko izaera mantentzeko eta estatuko negoziazioaren aurrean blindatzeko.

−    Ultraktibitatea mantendu, hau da, hitzarmen berri bat negoziatu arte aurrekoa indarrean mantentzea.

−    Hitzarmenean jasotzen diren zenbait gaietan lan baldintzak ez aplikatzeko prozedura bat sortu, derrigorrezko arbitrajea edozein kasutan kanpoan utziz.

 

Honezkero, patronalak ez ditu aitzakiak negoziazioari ez ekiteko. Elementu guztiak ditu mahai gainean. LABek, patronala esaten ari denaren kontra, borondatea izan ezkero legez negoziazio kolektiboan lan erreformaren ondorioak neutralizatzeko posiblea dela erakutsi du.

Read More »

CAFeko ZUZENDARITZA ERE BORROKARAKO PRESTATZEN ARI DA

Urruti  gelditu dira itunen eta hitzarmenen negoziaketak langileen lan baldintzak hobetzeko egiten zirenetik.  Patronalak (baita CAFeko zuzendaritzak ere) erreformen bidez gure eskubideak murriztuak diren heinean, geroz eta exijentzia gehiago jartzen dizkigute mahai gainean negoziatzerakoan. Badirudi  gaur  egun patronala dela klase zapaldua eta gu zapaltzaileak.

BADUTE PLATAFORMA ERREIBINDIKATIBOA ERE

Oso anbiziosoa, gainera. Guk  lanaren eta aberastasunaren banaketa  justuago baten alde presio neurriak planteatzen ditugun bitartean, zuzendaritzak ere bere helburu estrategikoak markatzen ditu:

  • Zentro produktiboetako plantilaren  jaitsiera, baita EREen bitartez ere, Trenasan bezala.
  • Kostuen murrizketa eremu guztietan. (bereziki  zerbitzu enpresen azpikontratazioan)
  • Bajen osagarrien sistema erasotzea.
  • Erreforma berriaren erregulazioa aplikatzea flexibilitatearen inguruan. Lanpostu aldaketa, ordutegi aldaketa, erreleboak… Horrela lanaldian aldaketak egin ahal izateko nahi duten momentuan.

    Read More »

ADEGI ERREFORMAREN ALDE!!

Gaur Gipuzkoako metalgintzako negoziaketa mahaiaren 9. bilera ospatu dugu. LABek aurreko bileran mahai gainean jarri genituen puntuei:

- hitzarmenaren gutxieneko izaera mantentzeari,

- lortutako akordioek benetako balioa izan

dezaten enpresariei erreformak ematen dien aldebakartasuna kentzeari,

- hitzarmen berri bat negoziatu arte aurrekoa indarrean mantentzeari,

- estatuko negoziazioaren aurrean herrialdeko hitzarmenak blindatzeari.

 

ADEGIk berean berresten dela erantzun dio, hau da, bere plataforman erreformako puntuak mantenduko dituela esaten du.

Read More »