albisteak

Beasaingo CAFeko zuzendaritzak “ERE” bat aplikatzeko aukera darabil esku artean.

Datorren urteko lehen seihilabetekorako aurreikusten duten lan karga faltaren aurrean, CAFeko zuzendaritzak ERE bat ezartzeko asmoa agertu dio enpresa batzordeari.

Oraindik ez dago ezer ofizialik baina badirudi azaroaren 26rako deitu duen bileran ERE baten planteamendua gauzatzeko asmoa duela.

LABen ustez horrelako neurri drastiko batek eta orokorrean lan erreformatik eratorritako neurriek ez dituzte arazoak konpontzen. Neurri hauen helburua enpresei dirua oparitzea da eta ez inondik inora arazoei irtenbidea ematea.

Gure ustez neurri honen ondoren beste pauso gogorrago batzuk etor daitezke eta beraz ezin dugu bide hau irekitzen utzi, badaude beste soluziobide batzuk eta bide horiek jorratzea exijitzen diogu enpresari, langileekin adostasunean.

Langileok soluzioak behar ditugu eta ez EREak. CAFek urteetan eraman duen internalizazioaren industria politikak eragin du neurri batean lan karga falta hau. Eta soluzioa ere politika industrial horren aldaketatik etorriko da. Politika industriala lanpostuen defentsan oinarritu behar da eta ez soilik irabazien pilatzean.
Lan karga falta egiazkoa bada, denbora tarte hori langileen prestakuntzan erabiltzea proposatzen dugu.

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Atzo, ostegunean, Zuzendaritzak Enpresa Batzordeari dei egin zion 2012 eta 2013ko amaierako lan-kargen egoeraren berri eta horrek izango dituen ondorioen inguruko informazioa emateko.

Eskaeren zorroa eta proiektuek denboran zehar duten banaketa aztertu ostean, IV. Dibisioan laneko kargak falta direlako hartu nahi dituzten neurri batzuk aurreratu dizkigute.

Horien artean, gure ustez garrantzitsuena hau izango da: 2013ko urtarriletik ekainera enpleguaren aldi baterako etendura-espedientea planteatu izana. Horrek IV. Dibisioko langileei eragingo die % 40-50eko proportzioan laneko kargak falta direlako; ondorioz, lehen seihilekoan eragina jasango duten langileak, batez beste, 300/340 inguru izango dira. Aplikazio zehatzari buruzko xehetasun gehiagorik ez dute eman.

Gainera, borondatezko aldez aurretiko erretiroak aplikatzeko prest daudela adierazi digute (zuzeneko laneskuarena) 1953 eta 1954 urteetan jaiotakoentzat. Erretiro horiek 2013ko urtarrila eta otsaila artean egingo lirateke. Horien baldintzak ere ez dituzte behar bezala zehaztu.

2013rako laneko egutegia ere eman digute. Horren arabera, egutegi orokorra 1649 ordukoa izango da eta langileen eta enplegatuen kolektiborako 1592,5 orduko beste bat izango da. Azken egutegi horretan, lanaldi-murrizketa urteko lehen sei hilabeteetan pilatuta dago.

Read More »

BATZAR ONDORENGO HAUSNARKETAK

Azaroaren 14ko grebako deialdia bozkatzeko egin berri dugun batzarrean nabarmendutako giroak hausnarketa orokor bat behar duela iruditzen zaigu.

LABek esan dezake gizartearen aktibazio eta erantzun sozialerako azaldu ziren argumentu nagusiekin bat egiten duela, ez guztiekin ordea. Horrez gain, oso positiboki baloratzen dugu sortutako eztabaida, sindikatuen interbentzioetatik aparte langileek beren planteamenduak azaldu baitzituzten batzarrean.

Gure ustez  borrokarako grina honi norabide eta antolakuntza gehitu behar zaizkio eta horretan ari gara lanean azken urteetan Euskal Herrian. Euskal gehiengo sindikalak eta ehunka eragile sozialek dagoeneko oso bide interesgarria landu dugu euskaldunok dugun agenda propioaren baitan. Urteak daramatzagu esanez krisi honek irtenbiderik badu guk Euskal Herrian gure erabaki propioak hartzeko ahalmenaren bidetik etorriko dela, gure gizarte eredua aukeratuz, eredu kapitalistatik urrunduz.

Oso garrantzitsua izan da euskal langileok orain arte egin ditugun 5 greba orokorretan erakutsi dugun konpromisoa, izandako emaitzak ikustea besterik ez dago. Ezin dugu ahaztu zein norabidetan egin ditugun orain arteko mobilizazio guztiak eta zein arrakastatsuak izan diren. Ez al dugu norabide horretan langileria biltzen jarraitu behar? Milaka langile mobilizatu ditugu eta mobilizatu beharko ditugu etorkizunean, soluzioa Euskal Herrian eman behar diogula esanez.

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

2012-11-12 “LANPOSTUEN SUNTSITZE MASIBOAREN SALAKETA ETA LAN PREKARIETATEAREN AREAGOTZEA” lelopean ESK Sindikatuak azaroaren 14rako deitutako GREBA OROKORRERAKO deialdiaren inguruan burututako bozketen kontaketa egin eta gero, ondorengo emaitza eman da:    BAI 322 EZ 466 ZURIAK 81 BALIOGABEAK 3 DENERA 872   OHARRA:   Emaitza hauek direla eta azaroaren 14a. ez da grebarik izango.

Read More »

Nahikoa da, gezur gehiagorik ez!

Atzo arte, azaroaren 14ko greba deialdiaren inguruan ez CCOO, ezta ESK-k ere, ez dute batzarra egiteko planteamendurik egin. Guztiz kontrakoa, batzarra ez egitea hoberena zela erabaki dute.

Jarrera hau erakutsi ondoren, ESK-k greba egunean lanuztea egitea proposatu zuen (lanuzte hau botaziorik egin gabe burutuko zen), eskaera honi LABek eta ELAak ezetz erantzun genion. Nola burutuko dugu lanuztea babesten ez dugun greba egun batean?

Ez LABek eta ez ELAk, ez diogu inongo momentuan batzar bat egiteari oztoporik jarri. BATZARRA EGITEA EZ DUTE ESKATU ERE EGIN.

Read More »

LAB sindikatuaren jarrera espainiar estatuan CCOOk eta UGTk erregistraturiko grebaren aurrean

LAB sindikatuak ez du bat egiten espainiar Estatuan PP Gobernutik inplementatzen ari den politiken inguruan erreferenduma bultzatzeko xedez CCOO eta UGTk deitu duten grebarekin.

Euskal langileriak sarri askotan goratu du bere ahotsa greba eta mobilizazioaren bitartez. Herritarrek aipatu politikak salatu egin dituzte, baita Gasteizko zein Iruñeako Gobernuek politika horiei emadako babesa, PSOEren Gobernuak aplikatu dituenean nahiz PPren Gobernuak aplikatzean.

Uztailean hartutako erabakiek isla zuzena izan zuten Estatuaren aurrekontuetan eta irailaren 26an Hego Euskal Herrian eginiko greba orokorraren bitartez euskal jendarteak berriro errefusatu zituen aipatu politikak.

Zalantzarik gabe, arrazoiak soberan daude mobilizazio gehiago deitzeko, greba orokorrak barne. Baina egungo egoera irauli ahal izateko beharrezkoa da aldaketa politiko eta sozialen prozesu eraginkor bat, eta aldarrikapen zabal hori bultzatuko duten apustu politiko eta sindikal sendoak falta dira.

Read More »

ERRE QUE ERRE!

 

Gure ustez ELAk ez du gure kartelaren filosofia ulertu eta gainera esango genuke izenburua soilik irakurri duela.

Denok dakigu zein egoeratan egon gaitezkeen datorren urtearen hasieran eta guk ez dugu eskuak gurutzaturik egon nahi. ELAk ordea badirudi ez duela konpromisorik hartu nahi, egoeraren irakurketa egin eta soluzioak bilatu partez, beste aldera begiratzen du eta gainera egoerari adarretatik eusten saiatzen denari egurra ematen dio.

Gainera ez gaude prest zuzendaritzak noiz neurriren bat hartuko (ea ez den horrela) gero, atzetik, gure erantzuteko kapazitatea legeak uzten duen hilabete bateko elkarrizketara mugatuz, Zaragoza eta Castejonen gertatu den bezala.

Read More »

AFILIATU AFARIA 2012

afaria 2012

Urtero legez, udazkenarekin batera badator afiliatu afaria ospatzeko eguna ere. Aurten, urriko agenda bete-betea datorkigunez, azaroaren 9an ospatuko dugu. Otordu atsegin batetaz gain, LAB-CAF osatzen dugun lankideok lagunarte eder batetaz gozatzeko aukera izango dugu. Honekin batera eta urteroko ohiturari jarraituz, 2012 urtean zehar jubilatzen direnei omenaldi xume bat egiteko probestuko dugu. Afarira joateko asmoa duzuenok hiru bide hauetakoren bat jarrai …

Read More »

LABek Carrefourek uztailan ordutegiak zabaltzeko erabakia salatu du

carrefour

LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur Olaberriako Carrefour saltokiaren aurrean pasaden uztailean zuzendaritzak ordutegiak zabaltzeko hartutako erabakia salatzeko. Egun 9:30etatik 9:30eta daude zabalik eta erabaki berriak 9:00etatik 22:00etara zabaltzeko agindua ematen du. Sindikatuaren ustez honen atzean estatu mailan darabilketen ordutegiak pixkanaka Euskal Herrian aplikatzea dago. Neurri honen kontra eta erosketa arrazional, erosteko bestelako eredu eta merkatari txikien aldeko defentsan, LABek …

Read More »

EREa ZARAGOZAN, EREa CASTEJONEN,… EREa BEASAINEN?

La realidad de la situación de cargas de trabajo es tozuda. Tenemos la mayor cartera de pedidos de la historia (más de 5.000 millones de Euros, de los que la mitad son en construcción de trenes), y se están aplicando EREs tanto en Zaragoza como en Castejón. 

El ERE de Zaragoza es de 6 meses con un 33% de reducción de la jornada para más de 600 trabajadores (de una plantilla de más de 800). Y el de Castejón, después de 6 meses de reducción del 33% de la jornada han aplicado uno nuevo con la extinción de 49 puestos de trabajo (49 despidos de una plantilla de 90 trabajadores de taller).

En Beasain, desde hace ya meses, la empresa viene anunciando una falta real de carga de trabajo a partir de fin de año. Un anuncio planteado como “bache en las cargas” que afectaría en principio al primer semestre del 2013, en la sección de acabado de vehículos (unos 700 trabajadores/as). Los comentarios en Beasain son que el ERE es inminente. Y es probable que la dirección haya conseguido su objetivo de que se piense que el ERE es inevitable.

Este bache en las cargas de trabajo se nos presenta por parte de la empresa como consecuencia de la falta de trabajo en el estado español y la necesaria internacionalización de la compañía, (según la empresa hoy ya vendemos el 80% de los trenes en el mundo y las exigencias del mercado pide que se construya fuera), y ha tenido respuesta incluso en la negociación del pacto de empresa que hemos cerrado: defensa del empleo a través de la reducción de jornada y el compromiso de no despidos.

Read More »