BATZAR ONDORENGO HAUSNARKETAK

Azaroaren 14ko grebako deialdia bozkatzeko egin berri dugun batzarrean nabarmendutako giroak hausnarketa orokor bat behar duela iruditzen zaigu.

LABek esan dezake gizartearen aktibazio eta erantzun sozialerako azaldu ziren argumentu nagusiekin bat egiten duela, ez guztiekin ordea. Horrez gain, oso positiboki baloratzen dugu sortutako eztabaida, sindikatuen interbentzioetatik aparte langileek beren planteamenduak azaldu baitzituzten batzarrean.

Gure ustez  borrokarako grina honi norabide eta antolakuntza gehitu behar zaizkio eta horretan ari gara lanean azken urteetan Euskal Herrian. Euskal gehiengo sindikalak eta ehunka eragile sozialek dagoeneko oso bide interesgarria landu dugu euskaldunok dugun agenda propioaren baitan. Urteak daramatzagu esanez krisi honek irtenbiderik badu guk Euskal Herrian gure erabaki propioak hartzeko ahalmenaren bidetik etorriko dela, gure gizarte eredua aukeratuz, eredu kapitalistatik urrunduz.

Oso garrantzitsua izan da euskal langileok orain arte egin ditugun 5 greba orokorretan erakutsi dugun konpromisoa, izandako emaitzak ikustea besterik ez dago. Ezin dugu ahaztu zein norabidetan egin ditugun orain arteko mobilizazio guztiak eta zein arrakastatsuak izan diren. Ez al dugu norabide horretan langileria biltzen jarraitu behar? Milaka langile mobilizatu ditugu eta mobilizatu beharko ditugu etorkizunean, soluzioa Euskal Herrian eman behar diogula esanez.

 

Bizi dugun egoeraren larritasuna ikusita, denok pentsatzen dugu mobilizazio berriak egin beharko ditugula eta zein norabidetan egin behar ditugun erabaki beharko dugu euskal herriko eragile guzien artean (eragile sozialek,  langileriak, euskal gehiengo sindikalak (baita euskal herriko CCOO eta UGT ere)…).

Elkartasuna dugu oinarri eta elkartasunezko borrokan sinesten dugu. Indarren batuketan sinesten dugu bai Euskal Herrian, bai Europan eta baita mundu mailan ere. Herriek duten erabakitzeko eskubidea oinarri hartuta eta mundu justuago baten alde gure aportazioa egiteko konpromisoan berresten gara.

Gure nahia eta erronka da langile guziak norabide batean batzea, EHan eman behar den gizarte ereduaren aldaketaren baitan, bestela ez dugu etorkizunik. Erabaki dezagun zein izango den CAFen eta Euskal Herrian langileok hartu beharreko norabidea eta ez dezagun  langileen arteko borroketan indarrik galdu. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.