AFILIATU AFARIA 2012

afaria 2012Urtero legez, udazkenarekin batera badator afiliatu afaria ospatzeko eguna ere. Aurten, urriko agenda bete-betea datorkigunez, azaroaren 9an ospatuko dugu. Otordu atsegin batetaz gain, LAB-CAF osatzen dugun lankideok lagunarte eder batetaz gozatzeko aukera izango dugu. Honekin batera eta urteroko ohiturari jarraituz, 2012 urtean zehar jubilatzen direnei omenaldi xume bat egiteko probestuko dugu.

Afarira joateko asmoa duzuenok hiru bide hauetakoren bat jarrai dezakezue: eman zeuon izena LABeko delegatu bati, deitu 1487 telefonora edo eta idatzi mezu bat lab@caf.net helbidera urriak 31 baino lehen.

Azaroak 9 ostirala.
20:00tan Lazkaoko enkarteladan edo 21:00tan Amebi sagardotegian.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.