albisteak

Munduko Sindikatu Federazioen 17. Batzarra urrian Hegoafrikan

2016ko urrian Munduko Sindikatu Federazioaren 17. Batzarra izango da Hegoafrikako Durban hiriburuan. Munduan langile askok bizia galtzen dute lanean urtero, NLEaren datuen arabera 5.000. Honen aurrean eta kapitalismoa datu hauen erantzule dela salatzeko, MSFak Batzarraren lan lerroak, segurtasuna eta osasunaren aldeko borroka lantokietan, eta langileok mundu mailan paiaratzen ditugun eraginak azaltzen dituen bideoa osatu du.   http://www.lab.eus/eu/nazioartea/249-fsm/4939-munduko-sindikatu-federazioen-17-batzarra-urrian-hegoafrikan-

Read More »

EKAINAK 19: Erabakia gure esku

 Atzo asteartea, otsailak 2, Enpresa Batzordeak bere osotasunean (LAB, ELA, CCOO eta ESK) egindako deialdiari jarraiki, CAFeko goierritarrok ere gure babesa eta atxikimendua eman genion Goierriko Gure Esku Dagoren ekimenez ekainak 19an egin asmo den galdeketari. Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkizuegu sinatzera gerturatu zineten guztioi.

Read More »

CAFek 740 milioi euroko bi kontratu lortu ditu Erresuma Batuan

281 bagoi egingo ditu Ingalaterrako iparraldean ibiliko diren hiru eta lau bagoiko 43 trenetarako, eta bi eta hiru bagoiko beste 55 trenetarako. Europan inoiz lortutako eskaera handiena da CAFentzat. Kontratu garrantzitsu batekin abiatu du urtean Beasaingo CAF trengileak. Ingalaterrako Arriva UKrekin eta Eversholt Rail Group finantza enpresarekin kontratu bi sinatu ditu. Bien artean 740 milioi euroko eskaera lortu du Gipuzkoako …

Read More »

Hasi da “sindikalgintza berria [bir]pentsatzen” prozesua gure eskualdean

Atzo, burutu genuen Lazkaoko Areria Zinema aretoan, eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria [bir]pentsatzen prozesuaren lehenengo batzarra. Bertan, Goierri, Tolosaldea eta Buruntza eskualdeetako arlo ezberdinetako 250 ordezkari inguruk hartu genuen parte, tartean LAB-CAF Sail Sindikaleko delegatuok. Zer da eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria [bir]pentsatzen prozesua? Neoliberalismoaren azken hamarkadetako bilakaerak orain arteko paradigma sozial eta ekonomikoen erabateko aldaketa eragin du. Sistema produktiboaren egiturak zein …

Read More »

Euskal Herrian altzairugintza ez dago salgai !!!

Euskal Herriak industria politika propioa behar du. Altzairugintzan ematen ari den prekariezazioarekin amaitu nahi dugu. Alternatiba badago eta bide horretan Nafarroa eta EAEko Gobernuei Hego Euskal Herriko altzairugintzaren jarraipenerako mahaia osa dezaten eskatzen diegu, bertako ekonomiaren interesak babestu eta langileen partehartzea bermatuko dituena. Altzairugintza, altzairuaren eraldaketa determinantea izan da eta da Euskal Herriko garapen industrialean. Metalaren eraldaketa enpresen ondoan eta …

Read More »