albisteak

CAF Melbournen egin zen AUSRAIL PLUS azokan izan zen

Aurten ere, Ozeaniako trenbide-sektorearen azoka garrantzitsuenean egon da CAF. AusRailen edizio hau azaroaren 24tik 26ra egin zen Melbournen. Azoka horretan, trenbideko material gurpildunen alorreko eta CAFen eskaintza globala osatzen duten beste negozio batzuetako azken nobedadeak aurkeztu zituen enpresak. CAFek, zoru baxuko Urbos tranbiaz hornitu du Sidney hiria (Australia), eta Zeelanda Berrian, Auckland Transport-eko linean dabiltzan aldiriko lehen tren elektrikoak egin …

Read More »

54 !

Osasuna galtzea, lan istripuak, ez dira lanaren ezaugarriak, lan eredu jakin baten emaitza ankerra baino. Ekidin zitekeen emaitza, baina batzuen utzikeriak eta besteen diru-gose aseezinak sortaratzen dutena, horrela langileok kondenatuz. Euskal Herrian 2015ean 54 langile hil direla gutxienez (Araban 02; Bizkaian 21; Gipuzkoan 13; Iparraldean 03 eta Nafarroan 15). Zein aldaketa eta zein pausu emateko prest daude egoera eta eredu …

Read More »

Metalgintzan prekarietaterik ez! Hitzarmen duinak guztiontzat!

Gaur goizean, lehenengo Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean eta ondoren ADEGIren egoitzaren aurrean, LABeko delegatuok Gipuzkoako Metaleko Hitzarmena defendatu eta aldarrikatu dugu.  LABek ezetz esaten du, aski dela. LABek ez ditu patronalak nahi dituen hitzarmenak sinatuko. Ez gaude pobrezia eta prekarietate gehiago onartzeko prest. Ez ditugu langileentzat kaltegarriak diren neurriak babestuko. Langileek ez dituzte behar, justu kontrakoa. LABek ez ditu, inolaz …

Read More »

Azaroak 25.Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna

Indarkeria sexista, indarkeria fisiko edo psikologikotik haratago doa, indarkeri sexistak milaka aurpegi ditu. Horregatik, atzo, azaroaren 25an, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna zela eta, emakumeek lan munduan pairatzen duten prekarietatea azalaratzeko asmoz, Gasteizko Boulevard merkataritza-gunean mobilizatu zen LAB. Aldi berean, bertan sektore honetako langileek bizi duten prekarietate egoera ere  salatu genuen.

Read More »

2016ko negoziazioaren inguruko LABen ikuspuntua

Pasa den astelehenean, hilak 23, BIM (Beasain, Irun, Madrid) murriztua burutu genuen, egungo hitzarmena ez salatzeko LABek egindako proposamenaren inguruan erabakitzeko eta honela, 2 urtetarako daukagun ultraaktibitateaz baliatuz, negoziaketa langileontzako egokiagoa izan daitekeen egoera batera (ez dakigu oraindik noiz arte) atzeratu asmoz. Duela hilabete inguru egindako afiliatu batzar batean azaldu eta onartu genuen, egun bizi dugun lan karga egoeraren ondorioz, …

Read More »

Prekarietatea indarkeria da, eta bertatik irtetea, zure eskubidea

Goizero legez etxetik atera eta lanera nindoala Maiterekin egin dut topo. “A ze asteburua! Indarkeria matxistak 5 emakume erail ditu asteburu bakar batean! Zer gertatzen da jendarte honekin?” Erantzuteko aukerarik ere ez dit eman, beti bezala presaka dabil, lanera sartu aurretik gurasoen etxetik pasa behar da, izan ere adinean aurrera doaz eta baten batek eskaini beharko die arreta. Kalean behera …

Read More »

Hitzarmen duinak borrokatuko ditugu metalgintzan langileen aktibazioaren bidez

Egungo egoera Negoziazio kolektiboa metalgintzako sektorean, gainerako sektoreetan bezalaxe, langileen lan baldintzak hobetzeko bitarteko nagusietako bat izan ohi da. Izan ere, prekarietateari muga jartzeko, enplegu duina sortzeko nahiz aberastasuna era justuago batean banatzeko tresna eraginkorra izan ohi da. Enpresen eta langileen arteko harremanak orekatzeko ezinbesteko tresna. Gaur, oreka hori zeharo apurtu da. Patronalak negoziazio kolektiboa bahituta dauka. Jada erabaki du, …

Read More »

CAFeko eta EULENeko LANGILEEI

Idatzi honen bitartez, azken hilabete hauetan gertatu denaren berri eman nahi dizuegu: LAB-CAFek irailean argitaratu zuen INFOan adierazi zuen bezala, garbiketako langileak berriz ere enpresa bakarraren pean bildu dira: EULEN. Gogoratuko duzue, orain dela 3 urte baina gehiago, CAFek garbiketa zerbitzua bi enpresen artean banatzea erabaki zuela. Helburua garbia zen, langileak banatu eta 1NE enpresarekin zeukaten Enpresa Batzordea desagerraraztea. Orain, …

Read More »

AFILIATU BAZKARIA 2015

Aurtengoan ere ailegatu zaigu, urtero legez, LAB-CAF osatzen dugun lankideok lagunarte eder batetaz gozatzeko parada. Aurtengoan ere ihazko esperientzia ona kontutan hartuta, bazkaria egingo dugu eta berau Zaldibian izango da. Bazkarira joateko asmoa duzuenok hiru bide hauetakoren bat jarrai dezakezue: eman zeuon izena LABeko delegatu bati, deitu 1487 telefonora edo eta idatzi mezu bat lab@caf.net helbidera azaroak 10 baino lehen. …

Read More »

Cartera Socialaren erronken inguruko LABen ibilbidea eta kokapena

Urriaren 27an burutuko den Cartera Socialaren Administrazio Kontseiluaren bilerari begira, argitaratu berri ditugun aldizkari eta bideo hauen bitartez, Cartera Socialak bere hastapenetik gaur egun arte egin duen ibilbidea eta etorkizunean izango dituen erronken aurrean, LABetik egiten dugun hausnarketaren berri eman nahi dugu.  Bideoa euskeraz ikusi     Bideoa gaztelaniaz ikusi

Read More »