albisteak

Mugi daitezen harriak !!! U9 Bilbo/Baionara !!!

LAB sindikatuak euskal presoen eskubideen alde eta urtarrilaren 9an Bilbon Sarek deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia eginez mobilizatzen ari da egunotan. Iruñean, Durangon, Bergaran…, Ondarrun, Gasteizen… Euskal gatazkaren ondorio eta konponbidearen parte diren presoei ezartzen zaizkien salbuespenezko egoera eta neurriekin amaitzea exijitu dugu. Euskal presoen eskubideen aitortza euskal jendartearen gehiengoaren nahia da; presoen afera konpontzea ezinbesteko urratsa da Euskal …

Read More »

Andres Arizkorreta da CAFeko presidente berria

Administrazio kontseiluak jakinarazi duenez, Beasaingo CAF enpresak presidente exekutibo berria du: Andres Arizkorreta. Herenegun bildu zen administrazio kontseiluak aho batez onartu zuen orain arte CAFeko kontseilari ordezkaria izan denaren izendapena, aurreko presidente exekutibo Jose Maria Baztarrikak karguari uko egin eta gero. Albiste osoa irakurtzeko: http://goierri.hitza.eus/2015/12/30/andres-arizkorreta-da-atzoz-geroztik-caf-enpresako-presidente-berria/  

Read More »

ONGI ETORRI Juan Mari (Kantxillu) !!!!

Gure lankide Juan Mari Mujika (Kantxillu)  aske utzi zuten atzo, bere senideek  gauean azaldu ziguten bezala. 2012ko uztailean atxilotu zuen Polizia frantsesak eta Espainiaratu egin zuten. Abendu hasieran epaitu zuten, beste hiru pertsonekin batera, eta Fiskalak haientzat 70 urtetik gorako espetxe zigorra eskatzen zuen arren, aitortu zuen ez zeukatela auziperatuen aurkako «proba zehatzik». ONGI ETORRI KANTXILLU !!! EUSKAL PRESO ETA …

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Enpresa Batzordeak dei egiten die langile guztiei, BILTEGI ZAHARREAN, datorren ABENDUAK 16, ASTEAZKENA, goizeko 10:00etan (goizeko errelebo eta lanaldi normala dutenei) eta 14:00etan (arratsaldeko eta gaueko errelebokoei) egingo diren BATZAR INFORMATIBOETARA. GAI ZERRENDA: 1. 2016ko LAN KARGA FALTEN NEGOZIAZIOAREN EGOERA Oharrak: • Batzarretara etortzen diren gaueko erreleboko langileek, honen sarreran eta amaieran fitxatuko dute eta ohizko ordutegiari asanbladaren iraupena deskontatuko …

Read More »

Rafa Diez: “Ezin dugu denbora gehiago galdu estatuaren posizioak blokeatutako geralekuetan”

Espainiako Gorteetarako hauteskundeen aurrean, egoera politikoaren analisia egin du Diez Usabiagak El Duesoko espetxetik. “Lizarran hasitako eta oraindik amaitu gabeko aldaketa prozesua sakondu eta garatu” behar delakoan, EH Bildu norabide horretan indartzera deitu du. Prozesuaren trenera igo izenburupean Gara egunkarian argitaratutako iritzi artikuluan, Espainiako Estatuko egoera politikoa eta ezker subiranistak jokaleku horretan duen zeregina aztertu du LABeko idazkari nagusi ohiak. …

Read More »

Kantxillu eta besteak etxera !!!

2012ko uztaiean Barkoxe inguruan (ZUBEROA), gure lankide Juan Mari Mujika Dorronsoro “Kantxilu”, atxilotu zuten. Kantxilu, poliziaren atzaparretatik ihesi, torturatua izatea ekidinez, 2007ko apirilean bere etxea eta CAFeko lanpostua utzi eta iparraldera bizitzera joan beharrean aurkitu zen. Gogoratu nahi dugu 2008ko abenduan, Iparraldean bizitza normal eta publikoa egiten ari zela, poliziak bahitu, mehatxatu eta beraiekin kolaboratzera behartu nahi izan zuela. 2012ko …

Read More »

Euskaraz bizi nahi badugu, lan mundua irabazi beharra dugu

«Euskaraz bizitzea baldin badugu azken helburua, ezinbestean lantokiei erreparatu behar diegu. Izan ere, esna egiten ditugun orduen erdiak lanean egiten ditugu. Euskaraz bizi nahi badugu lan mundua irabazi beharra dugu euskararentzat. Euskal Herriko gizarteak belaunaldi berriak euskalduntzen egindako ahalegin guztiak zapuztu egiten ditu lan munduak. Horixe dugu, gaur-gaurkoz, euskararen berreskurapenean askok ikusten ez duten eta begi bistan dagoen elefantea. Horixe …

Read More »

CAF Melbournen egin zen AUSRAIL PLUS azokan izan zen

Aurten ere, Ozeaniako trenbide-sektorearen azoka garrantzitsuenean egon da CAF. AusRailen edizio hau azaroaren 24tik 26ra egin zen Melbournen. Azoka horretan, trenbideko material gurpildunen alorreko eta CAFen eskaintza globala osatzen duten beste negozio batzuetako azken nobedadeak aurkeztu zituen enpresak. CAFek, zoru baxuko Urbos tranbiaz hornitu du Sidney hiria (Australia), eta Zeelanda Berrian, Auckland Transport-eko linean dabiltzan aldiriko lehen tren elektrikoak egin …

Read More »

54 !

Osasuna galtzea, lan istripuak, ez dira lanaren ezaugarriak, lan eredu jakin baten emaitza ankerra baino. Ekidin zitekeen emaitza, baina batzuen utzikeriak eta besteen diru-gose aseezinak sortaratzen dutena, horrela langileok kondenatuz. Euskal Herrian 2015ean 54 langile hil direla gutxienez (Araban 02; Bizkaian 21; Gipuzkoan 13; Iparraldean 03 eta Nafarroan 15). Zein aldaketa eta zein pausu emateko prest daude egoera eta eredu …

Read More »