Mugikortasun plana: sorreratik erren

LABetik proposatutako hainbat ekarpen atzera bota ditu Zuzendaritzak

Beste hainbat enpresa bezala, CAF ere Aztarna ekologikoa neurtu eta murrizteko plan batean murgildu zen. Plan honek, jarduera industrialarengatik sortutako aztarnaz gain, langileak lanerako garraioan sortzen dutena ere neurtzen du.

Zentzu honetan, Zuzendaritzak Lanera Garraio Plan bat lantzeko asmoa agertu zuen bai Beasainen eta baita Irungo Mugikortasun Batzordeen baitan eta plan hori lantzeko inkesta bat abiarazi zuen aurreko astean.

Inkesta hau prestatzerakoan, guk egindako hainbat eta hainbat ekarpen baztertu ditu Zuzendaritzak; ez du garraio kolektiboaren aukera aztertu ere egin nahi, ez gaur egun dagoena kolektibo berriei zabaldu ez eta berria ezartzeko aukera. Ez du garraio publikoa erabili ahal izateko ordutegi malgutasuna entzun ere egin nahi. Gure ustez batez ere bizikletaren erabilera sustatzera bideratuko plan soil bat da.

Ondorengo bideoetan Beasain eta Irungo kideok hurrenez hurren Zuzendaritza izaten ari den jarreraren inguruko irakurketa jasotzen dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.