BEASAINGO ETA IRUNGO ENPRESA BATZORDEEN PRENTSA OHARRA

Joan den ostegunean, hilak 17, Enpresa Zuzendaritzak Beasaingo eta Irungo enpresa-batzordeei jakinarazi zien, garraio-grebak eragindako egoera ikusita, Gipuzkoako industria siderometalurgikoaren hitzarmen kolektiboaren 9. artikulua aktibatzen zuela. Artikulu hori aktibatuz, enpresak ekoizpeneko jarduera guztiak geldiaraziko dituela jakinarazten du.

Geldialdia 5 eguneko aurreabisuaren ondoren egingo da, martxoaren 23, 24, 25, 28 eta 29an, eta egun horiek murriztu ahal izango dira garraioko greba lehenago amaitzen bada.

Beasaingo eta Irungo enpresa-batzordeek enpresako zuzendaritzari jakinarazi diote ez daudela ados artikulu hori aktibatzeko erabakiarekin, ezin dutelako egiaztatu enpresak aipatzen duen material-faltaren benetako eragina, zehazki, zer atal edo langileri eragin diezaiokeen. Eragindako lanpostuak zehaztu eta arazo konkretu horiek konpontzen saiatu beharrean, enpresak arazoa hasieratik handitzea erabaki du, zuzeneko eskulan ia osoari eragiten dioten neurri orokorrak mahai gainean jarriz. Zuzendaritzak neurriz kanpoko neurri bat jarri du mahai gainean, egoeraren pisua soilik langileen gain jartzen duena gainera.

Era berean, enpresako zuzendaritzari jakinarazi diogu Gipuzkoako industria siderometalurgikoaren hitzarmeneko artikuluen artean jada jasota dagoela 30. artikuluan dagoen erregulazioa, ekoizpena gelditzeko enpresak aipatzen duen materialik ez dagoelako.

Horregatik, prentsa-ohar honen bidez adierazi nahi dugu beharrezko urratsak eman ditugula Malgutasun mekanismo horren aktibazioa bide judizialetik inpugnatzeko.

Beasainen, 2022ko martxoaren 22an.

PRENTSA-OHARRA-2022-03-22

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.