Gaur arratsaldean Amnistia Internacional Euskadi erakundeak antolatuta, CAFek Palestinako lurralde okupatuetan eraikitzen ari den trenari buruzko mahai ingurua izan dugu Beasaingo Udaleko batzar aretoan. Bertan lau parte hartzaile izan gara: Cecilia Denis Amnistia Internacional elkarteko kidea, Juan Hernandez Zubizarreta EHUko zuzenbide irakasle erretiratua, azken urte luzeetan Durangon bizi den Anis Hawari Palestinar errefuxiatua eta Aitor Martinez Barayazarra LAB-CAFeko kidea. Aitorrek …
Read More »albisteak
Azken ostirala
Beste hilabete batez, Enpresa Batzordeko kideok Azken Ostiraleko mobilizazio berri bat burutu dugu preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzeko. Oraingoan 3. saileko sarreran burutu dugu hileroko kontzentrazioa. Gure artean nahi eta behar ditugulako, euskal preso eta iheslariak etxera, LANTOKIETARA!
Read More »Lan ikuskaritzak LABi arrazoia eman eta 130 kontratu ebentual baino gehiago finko bilakatzera behartu du CAF enpresa
Joan den apirilaren 25ean, LABek lan-ikuskaritzaren aurrean salatu zuen Enpresa iruzurrezko erabilera egiten ari zela ekoizpenaren baldintzapeko behin-behineko kontratuekin. LABen ustez, une honetan CAFen egiten diren behin-behineko kontratuak guztiz aurreikus daitezkeen lanak burutzeko dira. Hori horrela, behin behinekotasun horren iraupena gehienez hiru hilabetekoa izan beharko litzateke (90 egun). Bada, Enpresak, modu arruntean, urtebeteko behin-behineko kontratuak aplikatzen ditu. Hasiera batean, Giza …
Read More »Metalean zirkuaren amaiera iritsi da
Gaur Gipuzkoako metalaren hitzarmena sinatu dute PRECOan. Azken hilabete hauetan sindikatu sinatzaileek eta patronalak egin duten antzerkia salatu nahi izan dugu gaur. Zirku honetan ADEGIren txontxongiloak izan dira ELA eta UGT.
Read More »CAFeko jantokietan baldintza duinak!
CAFeko jantokietako langileak hainbat protesta ekintza burutzen ari dira azken asteotan; lehenik euren egoera prekarioak eta hauek duintzeko aldarrikapenak jasotzen dituen INFOa banatu zuten enpresako sarrera ezberdinetan. Hurrena salaketa hori bera jasotzen zuen hainbat pankarta jarri zituzten jantoki bakoitzaren inguruan eta azkenik, gaur, CAFeko Zuzendaritzaren aurrean kontzentratu dira. Ekintza guzti hauek LABek bultzatuta burutu dituzte eta noski LAB-CAFeko kideok ere …
Read More »ELA eta UGT Gipuzkoako metaleko langileen etorkizuna hipotekatzen ari dira
Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazioari amaiera eman diote ELA eta UGT sindikatuek ADEGirekin akordioa iragarrita. ADEGIren lehen proposamena erosi dute bi sindikatuek eta, aldi berean, Gipuzkoko metaleko langileak hitzarmen hobe baterako aukerarik gabe utzi dituzte. Horrela adierazi dugu gaur Donostian egindako agerraldian. Amaitu da borroka, hasi baino lehen. Desmobilizazioaren aldeko apustua egin dute bi sindikatuek, LABetik deituak genituen 6 greba egunei …
Read More »BORROKATU-ANTOLATU, EGITEKO beste MUNDU bat!
Maiatzaren 1an LABeko kideok Euskal Herriko hainbat hiri eta herrietako kaleetan zehar “ANTOLATU-BORROKATU, EGITEKO beste MUNDU bat” lelopean manifestatuko gara. Gora maiatzaren lehena!
Read More »Lan Osasunaren nazioarteko eguna
Gaur, apirilak 28, Lan Osasunaren nazioarteko egunaren harira lanuzte eta mobilizazio ezberdinak burutu ditugu Beasain eta Irungo lan zentroetan. Beasainen bi orduko lanuztea eginez Beasaingo kaleetan zehar manifestazio bat burutu dugu. Ibilbidean zehar, azken urtean amiantoaren ondorioz hildako 3 lankideak oroitu ditugu Amiantorenei eskulturan eta ondoren plaza nagusian ekitaldia burutu dugu berriz manifestazioan enpresara itzuliz (argazki galeria Irunen ordu erdiko …
Read More »Gipuzkoako metalgintzan hitzarmen duina eta mugarik gabeko negoziaketa aldarrikatzeko ekintza egin dugu ADEGIren egoitzan
Gaur ADEGIren Donostiako egoitzara sartu gara patronalari, behingoz, Gipuzkoako metalgintzan proposamen oso bat egiteko exijitzera. Negoziaketako sei bilera egin ditugu eta ADEGIk oraindik ez du proposamen osorik ekarri. Haiek erabakitzen dute negoziaketan zertaz eta noiz hitz egin behar den eta hau onartezina da. Bada garaia behingoz benetako negoziaketari ekiteko eta beraien proposamena mahai gainera ekartzeko. Gipuzkoan metalgintza sektoreko datuak onak …
Read More »Mugikortasun Batzordearen bilera berria
Gaur Mugikortasun Batzordearen bilera berri bat burutu dugu Zuzendaritzarekin eta LABek azken asteotan egindako ekintza ezberdinen ondorioz, Zuzendaritzak orain arte izan duen jarrera itxia mugiaraztea lortu dugula esan dezakegu. Garraio publikoa erabiliz lanera etorri nahi duten langileek 15 minutuko sarrera malgutasuna baliatzeko aukera martxan jartzea adostu da eta horrekin batera auto partekatuentzako plaza gehiago ezartzeko fabrikako beste aparkalekuen azterketa bat …
Read More »