Mugikortasun Batzordearen bilera berria

Gaur Mugikortasun Batzordearen bilera berri bat burutu dugu Zuzendaritzarekin eta LABek azken asteotan egindako ekintza ezberdinen ondorioz, Zuzendaritzak orain arte izan duen jarrera itxia mugiaraztea lortu dugula esan dezakegu.

Garraio publikoa erabiliz lanera etorri nahi duten langileek 15 minutuko sarrera malgutasuna baliatzeko aukera martxan jartzea adostu da eta horrekin batera auto partekatuentzako plaza gehiago ezartzeko fabrikako beste aparkalekuen azterketa bat egingo da datozen asteotan kokagune egokiena bilatzeko asmoarekin.

Horrez gain, LABetik egindako beste hainbat ekarpen aztertu eta baloratzeko konpromisoa hartu du Zuzendaritzak, hala nola, gaur egun daude enpresako autobusak erabiltzeko aukera langile gehiagori irekitzea, autobus hauen ordutegien egokitzapena edo eta autobus linea berriak eskualde gehiagotatik ezartzeko aukera.

Horrez gain, lanera modu jasangarrian etortzen diren langileen sustapena ere martxan jarriko da. Hasiera batean sustapen hori erronka eta zozketa bidez izango den arren, etorkizun batean sustapen hori zuzena eta erabileraren baitan progresiboa izateko aukera ere aztertuko du Zuzendaritzak.

Azkenik, LABetik egindako eskaera aintzat hartu eta Batzorde hau maizago biltzeko asmoa adierazi du enpresak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.