Palestinako lur okupatuetarako CAF eraikitzen ari den trenari buruzko mahai inguruan parte hartu dugu.

Gaur arratsaldean Amnistia Internacional Euskadi erakundeak antolatuta, CAFek Palestinako lurralde okupatuetan eraikitzen ari den trenari buruzko mahai ingurua izan dugu Beasaingo Udaleko batzar aretoan.

Bertan lau parte hartzaile izan gara: Cecilia Denis Amnistia Internacional elkarteko kidea, Juan Hernandez Zubizarreta EHUko zuzenbide irakasle erretiratua, azken urte luzeetan Durangon bizi den Anis Hawari Palestinar errefuxiatua eta Aitor Martinez Barayazarra LAB-CAFeko kidea.

Aitorrek CAFek proiektuaren lehiaketan parte hartuko zuela jakin genuenetik Enpresa Batzorde gisa eman ditugun pausoak azaldu ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.