CAFeko jantokietan baldintza duinak!

CAFeko jantokietako langileak hainbat protesta ekintza burutzen ari dira azken asteotan; lehenik euren egoera prekarioak eta hauek duintzeko aldarrikapenak jasotzen dituen INFOa banatu zuten enpresako sarrera ezberdinetan. Hurrena salaketa hori bera jasotzen zuen hainbat pankarta jarri zituzten jantoki bakoitzaren inguruan eta azkenik, gaur, CAFeko Zuzendaritzaren aurrean kontzentratu dira.

Ekintza guzti hauek LABek bultzatuta burutu dituzte eta noski LAB-CAFeko kideok ere ondoan izan gaituzte mobilizazio guzti hauetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.