TimeLine Layout

abendua, 2021

  • 23 abendua

    Agur 2021

    Aurtengoan ere asko eta askotarikoak izan dira aurrera eraman ditugun ekintza, borroka eta lortutako garaipenak. Gure izateko eta ekiteko modua hori delako, datorren urtean ere zuen bidelagun izan nahi dugu. Guztion artean LAB!!

    Read More »
  • 20 abendua

    Elkartasun postalak bidean!

    Dagoeneko espetxeetara bidean dira Preso bat, postal bat! ekimenaren baitan CAFeko langileok idatzitako postalak.Asko EHan dauden arren, oraindik presoen gehiengoa Espainiako eta Frantziako kartzeletan daudela ikusi daiteke.Presoak etxera!!

    Read More »
  • 14 abendua

    Preso bat, postal bat!

    Bete ditzagun ziegak maitasunez Enpresa Batzordean Euskal Preso eta Iheslarien inguruan burutzen ari garen dinamikaren barruan abenduan ekimen berri bat jarri dugu gaur martxan: Preso bat, postal bat! Helburua euren senide eta ingurukoekin gabonak etxean pasa ezin dituzten preso bakoitzari postal bana bidaltzea da. Horretarako enpresako gune ezberdinetan banatuta Enpresa Batzordeak beste hainbeste postal jarri ditugu. Langileok posta hauetako bat …

    Read More »
  • 2 abendua

    Eta zu, nola etortzen zara lanera?

    Etxetik lanerako eta lanetik etxerako bidea, egunero egin beharreko ibilbide bat da beraz LABetik garrantzi handia ematen diogu mugikortasunaren arloari. Horregatik egunerokoan ibilbide hau egiteko langileok ditugun garraio ohiturak ezagutu nahi ditugu, behin horiek jakinda, CAFeko langileon benetako beharretara egokitutako lanerako garraio plan bat sortzeko. Horretarako gaur inkesta bat jarri dugu langileon eskura esku-orriak banatuz enpresako ateetan edo postuz-postu eta …

    Read More »

azaroa, 2021

  • 30 azaroa

    CAF TALDEAK 161 AUTOBUS HIBRIDO HORNITUKO DITU BELGIKAN

    Belgikako gune frankofonoko garraio publikoko operadoreak, Opérateur de Transport de Wallonie (OTW) enpresak, Solaris filialaren bidez CAF Taldea aukeratu du Urbino 12 modeloko 161 autobus hibrido hornitzeko eta unitate horien mantentze-lanak 8 urtez egiteko. Autobusak 2022an entregatzea aurrez ikusi dute eta kontratuaren bolumena 75 milioi euro baino gehiagokoa da.  Namur, Lieja eta Charleroi hirietara bideratuko dituzte OTWk eskatutako isurpen baxuko …

    Read More »
  • 26 azaroa

    Azken ostirala

    Hilabeteroko dinamikarekin jarraituz, azken ostiraleko elkarretaratzea burutu du Enpresa Batzordeak CAFeko sarrera nagusiaren ondoko plazan. Beste hilabete gehiagoz, gurekin etxean eta lantokietan nahi ditugula aldarrikatuz. Bada garaia!

    Read More »
  • 24 azaroa

    ALSTOMEK CORADIA POLYVALENT PLATAFORMA, REICHSHOFFENEKO LANTEGIA ETA TALENT 3 PLATAFORMA CAFI TRANSFERITUKO DIZKIO

    Europako Batzordearekiko konpromisoa Bombardier Transportation enpresa erostearekin lotuta Alstom enpresak gaur jakinarazi du bere Coradia Polyvalent plataforma, Frantziako Reichshoffen udalerrian duen produkzio?lantegia eta TALENT3 plataforma (gaur egun Alemaniako Hennigsdorfen garatzen dutena) CAFi saltzea.   Negozio horien desinbertsioa egitea zen, hain zuzen ere, Europako Batzordeak Alstom/Bombardierren arteko transakzioa baimentzeko ezarritako baldintzetako bat.  CAF gustura dago transakzio honekin. Horri esker, aipatutako tokietako gaitasunez eta …

    Read More »
  • 24 azaroa

    Indarkeria matxista gabeko lantokiak emakume* GUZTIONTZAT

    AZAROAK 25: INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA Indarkeria matxista tresna nagusienetako bat da emakumeak* eta pertsona genero disidenteak zapaldurik izateko. Gure jendartea hierarkietan eta botere harremanetan oinarritzen da. Bertan, genero desberdinkeriak emakumeon* diskriminazio eta bazterketa dakartza. Bada, lan munduan gertatzen den indarkeria matxista jendarte honen isla baino ez da. Hala ere, lantokietan pairatzen den indarkeria matxista ezkutuan geratzen den errealitatea …

    Read More »
  • 24 azaroa

    «Hau ez da amaitu: CAFen aitortza falta da»

    CAF enpresako soldatzailea zen Celestino Tolosa, eta lanean arnastutako amiantoaren eraginez hil zen. ‘Hauts’ izeneko dokumentala estreinatu dute, Tolosaren eta kaltetu gehiagoren testigantzak oinarri dituena. Hautsa da amiantoa, eta hark hauts bihurtuak bizitza asko. Otsanda Tolosak (Irun, Gipuzkoa, 1977) lehen pertsonan kontatu eta harrotu ditu hauts denak. Ekhiotz Mantzisidorrek, Omar Granak eta Iñaki Fernandezek Hauts dokumentalean jaso dituzte Otsandaren aita Celestino Tolosak …

    Read More »
  • 19 azaroa

    Oinetako bilketa errefuxiatu guneetarako

    Errefuxiatu guneetan bizi diren pertsonentzako Zaporeak Sabores elkarteak Euskal Herri osoan zehar egiten ari den oinetako bilketaren baitan, CAFen ere Enpresa Batzordeak ekimenari bere aletxoa jarri nahi izan dio. Horretarako aste guztian zehar enpresako sarrera guztietan oinetakoak uzteko guneak ezarri dira eta beste behin ere langilegoak bikain erantzun du eta ehundaka oinetako bildu dira. Eskerrikasko ekimenean parte hartu duzuen guztioi …

    Read More »