TimeLine Layout

martxoa, 2022

  • 21 martxoa

    9. artikuluaren inposaketa

    Arratsaldean Beasaingo lan zentroan burututako batzarra Garraio greban oinarrituz, Zuzendaritzak Gipuzkoako Metaleko hitzarmeneko 9. artikulua lehenengoz aplikatu eta 5 egunez fabrikazioa etenda etxera bidaliko gaitu #CAF|eko langileen gehiengoa. Enpresaren inposaketaren aurrean gaur goiz eta arratsaldez langile batzar informatiboak burutu ditugu Beasain eta Irunen.

    Read More »
  • 21 martxoa

    CAFek bost egunez etengo du lan jarduna

    Garraio arloko grebak eragindako hornidura faltagatik geldituko direla azaldu du enpresak; langileen batzordeak erabakia “neurriz kanpokoa” dela uste du. CAFeko ekoizpenaren zati handiena etetea erabaki du zuzendaritzak. Garraiolarien grebagatik ez da lehengairik iristen eta Gipuzkoako metaleko lan-hitzarmeneko bederatzigarren artikulua aplikatuko dute. Hala, ekoizpena gehienez bost egunez gelditu ahal dute eta langileek ordu horiek beste noizbait sartu beharko dituzte. CAFeko LABen …

    Read More »
  • 16 martxoa

    Epaiketa berri bat

    Gaurkoan beste behin #CAF|en #amiantoa|z gaixotu eta hildako langile baten senideek epaitegietara joan behar izan duten enpresak bere ardura onartu eta dagokion kalte-ordaina ordaindu dezan. Kasu hauetan egiten dugun moduan, ASVIAMIEk deituta epaitegi aurrean kontzentratu gara.

    Read More »
  • 8 martxoa

    Zaintzaren negozioa eta lan baldintzak salatu ditugu.

    Martxoaren 8aren etorrerarekin, mugimendu feministak arratsalderako deitutako mobilizazioen aurrekari, Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizatu gara zaintza sistema publiko komunitarioa aldarrikatzeko. Bilbon, Gasteizen eta Donostian Foru Aldundien aurrean egin ditugu elkarretaratzeak, EAJ interpelatzeko; Iruñean, berriz, PSNren egoitzak egin dugu protesta. Hain zuzen ere, Iruñeko mobilizazioan Idazkaritza Feministako idazkari Elixabete Etxeberriak adierazitakoaren arabera, zaintza sektoreetako langileen lan baldintzen defentsan eta zaintza negozio …

    Read More »

otsaila, 2022

  • 25 otsaila

    Azken ostiraleko mobilizazioa

    Azken ostiralero bezala, gaurkoan ere Euskal Preso eta Iheslarien etxeratzearen alde mobilizatu gara CAFeko Enpresa Batzordeak deituta. Gaurkoan ordea 3. Saileko sarreran burutu dugu kontzentrazioa. Epe laburrean Sarrera Nagusiko eraikina eraisteko obrak hasiko direnez, mobilizazio hau enpresako sarrera ezberdinetan txandakatzea erabaki bait dugu Komitean. Denak etxean izan arte, Euskal Preso eta Iheslariak etxera, LANTOKIETARA!

    Read More »
  • 8 otsaila

    CAF TALDEARI ESLEITU DIOTE BALEAR UHARTEETAN UNITATE ELEKTRIKOEN ETA HIDROGENO BIDEZKO AUTOBUSEN HORNIKUNTZA

    Beste behin, CAF Taldeak zero isurpeneko mugikortasun esparruan hornitzaile globala dela erakutsi du; izan ere, Balear Uharteetan bi kontratu berri esleitu dizkiote: alde batetik, Serveis Ferroviaris de Mallorca enpresari bost unitate elektriko hornituko dizkio eta, bestetik, bertako hiriburuari, Palmari, hidrogeno bidezko bost autobus entregatzeko aukeratu dute.  Proiektu berri honek CAF Taldeak izan duen urte-hasiera ona baieztatu du. Azken bi asteotan, …

    Read More »
  • 4 otsaila

    SOLARIS-eko langileekin elkartasuna

    Beasain eta Irungo langileok lan baldintza duinen alde borrokan ari diren SOLARISeko langileei gure elkartasuna adierazi nahi izan diegu.

    Read More »
  • 2 otsaila

    Lan erroforma honi EZ!

    Gaur Beasain eta Irungo #CAF -eko langileok, Euskal Herriko langileon gehiengoak bezalaxe lan erreforma honi EZ!! ozen esan diogu. Enpresa Batzordeak (LAB, ELA eta ESKren aldeko eta CCOOen aurkako bozkekin) deituta 10:30tan hasita orduerdiko lanuzteak burutu ditugu honekin batera bi kontzentrazio burutu ditugu enpresako bi gune ezberdinetan. Langileon aurkako eraso honi aurre egingo diogu! #LanErreformaHoniEZ #HemenErabaki #burujabetzabizitzaduinerako

    Read More »