TimeLine Layout

martxoa, 2020

  • 27 martxoa

    AFILIATU BATZAR DIGITALA

    Egoera zailetan ere informatzea helburu Denontzako arrotza den egoera honek, orainarte landu ez ditugun bide berrietan murgiltzera garamatza. Honako honetan proposamen berezi batekin gatozkizue, afiliatu batzar digitala.

    Read More »
  • 19 martxoa

    Covid-19ak sortutako egoeraren aurrean aurre-akordioa lortu dute Komiteak eta Zuzendaritzak

    LABek argitaratu duen prentsa oharra CAFek Covid 19aren aurrean bere langileak babesteko erakutsi duen gaitasun faltaren aurrean, astelehena hilak 16ean Enpresa Batzordeak ekoizpenaren etetea eskatu zuen. Honekin batera, Beasaingo hainbat lanpostuetan langileek ere planto egin zuten. Beste behin langileok izan gara arrisku egoera honen aurrean iniziatiba hartu behar izan dugunak. Egun hortan bertan, enpresaren Zuzendaritzak Enpresa batzordeari jakinarazi zion martxoak …

    Read More »
  • 16 martxoa

    Ekoizpenaren aurrean langileon osasuna lehenesteko garaia da

    COVID19 birusak eragindako egoeraren aurrean, langileon osasuna bermatuta ez zegoela ikusita, Enpresa Batzordeak urgentziaz ondorengo eskaera egin dio CAFeko Zuzendaritzari. Administrazio ezberdinak ezartzen ari diren etengabeko neurri sortak talka egiten du CAFeko lantegietan ekoizpena jarraitzeko aukerarekin. Ia herritar guztiak etxean konfinatuta egotea ez da bateragarria 2.500 pertsona baino gehiago dituen lantegi batera lanera joatearekin.Ezinezkoa da eskatzen ari diren oinarrizko neurriak …

    Read More »
  • 7 martxoa

    CAF-eko langileen emakumeen Amianto intoxikazioak salatzeko prentsaurrekoa

    Amiantoagatik hildako langileen monumentua dagoen plazan (Oria pasealekuan), prentsaurreko bat eskaini dute CAF-eko langileek, Amiantoagatik intoxikatuak izan ziren emakumeen egoerak salatzeko asmoarekin. http://www.gitb.eus/azken-berriak/12717-caf-eko-langileen-emakumeen-amianto-intoxikazioak-salatzeko-prentsaurrekoa

    Read More »
  • 6 martxoa

    AMIANTOAK EMAKUMEZKO AURPEGIA ERE BADU

    Ilunpetik argira; amiantoaren aurpegi guztiak aitortu behar dira Entzun prentsaurrekoa Urte luze daramagu CAFeko langileok amiantoa sufritzen, gure lankideak nola gaixotzen diren ikusten, egoera hori guztia salatzen eta Amiantoaren ondorio larriak jendarteratzen. Denbora horretan ere, gaixoen aitortza eza, Amiantoaren ondorioak nola ezkutatzen diren eta Instituzio guztiek gaiaz nola paso egiten duten sufritu dugu. 50 lankide eta lagun hil ditu Amiantoak; …

    Read More »
  • 6 martxoa

    Amiantoaren ezkutuko biktimak aitortzeko eskatu dute CAFeko langileek

    Amiantoaren ondorioz 50 langile hil dira CAF enpresan azken urteetan, baina gehiago direla diote, esaterako zaintza lan aitortu gabea egiten zutenak: “Amiantoak emakumezko aurpegia ere badu”, azaldu dute prentsaurean. Hainbat puntutako manifestua plazaratu dute erakunde eta administrazioei eskaera zehatzak eginez. Ostiral goizean prentsaurrean bildu dira Beasainen CAFeko enpresa batzordea eta langile ugari, baita amiantoaren ondorioz hil direnen senideak ere. Amiantoak …

    Read More »
  • 4 martxoa

    Epaitegi batek ebatzi du emakume bat senarraren arropa garbitzean arnastu zuen amiantoak gaixotuta hil zela

    CAFen lan egiten zuen Vicenta Burgueteren senarrak. Epaitegiek Euskal Herrian halako kasu bat aitortzen duten lehen aldia dela azpimarratu du Asviamiek. Halako beste bi kasu badirela ohartarazi du CAFeko langile batzordeak. Vicenta Burguete 2017ko martxoan hil zen, eta amiantoa arnasteak eragindako gaixotasun baten ondorioz izan zela ebatzi du epaitegi batek. Burguete urteetan jardun zen Beasaingo CAFen lan egiten zuen senarraren …

    Read More »

otsaila, 2020

  • 26 otsaila

    EZ ERRE ETORKIZUNA

    ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA Enpresa Batzordeak aho batez bat egiten du LARREKO MAHAIAK egiten duen irakurketarekin eta datorren larunbatean, otsailak 29, Donostian burutuko den manifestazioan parte hartzera dei egiten dio CAFeko langilegoari. ERRAUSTEGIA GELDITU! MANIFESTAZIOA Otsailaren 29an Donostian Laister gipuzkoarrontzat egun garrantzitsuak datozkigu. Garrantzitsuak, erraustegia martxan jartzeko eguna finkatu baitzuten eta eguna iristeko irrikaz egongo baitira. Garrantzitsuak, orduan usteko baitutelako irabazi …

    Read More »
  • 18 otsaila

    7 URTE GEROAGO ERATU DA GIPUZKOAKO METALAREN NEGOZIAZIO MAHAIA

    Proiektu sindikal sinesgarria da, eta sektoreko hitzarmen duin baten alde egin du BETI, aberastasuna modu justuan banatzeko eta sektoreko langile GUZTI ENTZAKO eskubideak bermatzeko. Horrega­tik, gure militantzia guztiari zorionak eman nahi dizkiogu, aurpegia hautsi eta grebak egin baititugu, askotan enpre­setan, bakarrik defendatuz sektoreko hitzarmenaren ba­liozkotasuna, ez bakarrik patronalaren aurrean. Mahai hau pentsaezina da gure militantziaren lan eskerga hori gabe. Gaur, …

    Read More »

urtarrila, 2020

  • 23 urtarrila

    ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

    2020-01-22an urtarrilak 30erako GREBA OROKORRERAKO deialdiaren  bozketen emaitzak ondorengo hauek izan dira: BAI 909 EZ 112 ZURIAK 75 BALIOGABEAK 2 DENERA 1098 OHARRA: Ondorioz, urtarrilak 30erako egindako deialdia onartuak izan da eta GREBA izango da CAF enpresan  egun hortan.

    Read More »