TimeLine Layout

maiatza, 2014

  • 3 maiatza

    MAIATZAK 1

    maiatzak1

    LABen Maiatzaren Leheneko deialdiari jarraituzaz Goierrin ere ehundaka langile irten gara kalera euskal langileoi eta Euskal Herriari zor zaigun erabakitzeko eskubidearen alde borrokatzera.  Argazkietan ikusi daitekeen bezela, Ordiziako kaleak gurutzatu dituen manifestazioan parte hartu eta​  ​ ondoren bertako plaza nagusian ekitaldia burutu d​​ugu.   LABeko ordezkariaz gain SORTU eta ERNAIko kideek ere hartu dute hitza.

    Read More »

apirila, 2014

  • 28 apirila

    LAN OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2014

    2014ko apirilak 28an, urtero bezala “lan osasunaren nazioarteko eguna” dela ospatuz Beasaingo CAFeko Prebentzio Ordezkariek gonbidaturik OSALANGO bi teknikarien hitzaldia (Alvaro Avancens eta Ibon Izagirre) izan dugu Beasaingo lantegian. Langileoi azaldu zaigun gaia “Prebentzio legea, langile zein enpresaren eskubide eta erantzukizunak prebentzio arloan” izan da. Batzarretako irudiekin sortutako argazki galeria ikusgai dago.

    Read More »
  • 9 apirila

    Bozketen emaitzak

    Gaur BIM-eko 3 zentroetan burututako batzarretan ateratako emaitzak bidaltzen dizkizuegu.    BEASAIN   IRUN   MADRID   DENERA  BAI 791 152 115 1058 EZ 87 13 4 104 ZURIAK 81 3 0 84 NULOAK 7 0 0 7 DENETARA 966 168 119 1253  

    Read More »
  • 4 apirila

    2014ko EGUTEGIAK

    2014 EGUTEGIA 2 ERRELEBO 2014 EGUTEGIA 8 orduko lanaldia 2014 EGUTEGIA Altzairutegia 2014 EGUTEGIA Enplegatuak 2014 EGUTEGIA Titulatu eta Arduradunak 2014 EGUTEGIA

    Read More »

martxoa, 2014

  • 27 martxoa

    Ba al du CAFeko Zuzendaritzak hitzarmenaren inguruan akordiorik adosteko asmorik?

    Pasa den martxoaren 19an zuzendaritzak emandako eskaintzak inongo hobekuntza nabarmenik ez planteatzeaz gain, arrazoizko denbora epe batean akordio batera iristeko borondate falta erakutsi zuen.

    Ez hori bakarrik, egungo zein etorkizuneko egoerak aztertzeko sail ezberdinetako arduradunen eta Komitearen artean egin beharreko bilerak ere ukatu zituzten. Hasiera batean eurak izan ziren negoziaketetarako estilo berri baten aitzakian, bilera tekniko hauek proposatu zituztenak. Bilera hauek guk eskatu ditugunean ordea, erantzuna ezezkoa izan da.

    Bizi dugun egungo egoeran, gutxienez bi urtetarako CAFen oreka soziala mantentzeko akordio azkar bat lortzea bada helburua, zentzu horretan bideratutako gutxiengo edukiak jaso beharko lituzke zuzendaritzaren proposamenak.

    Read More »
  • 26 martxoa

    2014ko IRPF taula

    DOKUMENTUA JAITSI

    Read More »