jangela
Read More »TimeLine Layout
urria, 2012
iraila, 2012
-
30 iraila
Datu ekonomikoak 2012/09/30ean;
-Salmentak: negozio zenbatekoa: 1.294 M € – Zergen ondoren, emaitza garbia: 78,8 M € -Eskaeren zorroa:4.859,1 M €
Read More » -
27 iraila
I26 eta gero ALTERNATIBA ERAIKIZ
GREBA
- Edozein greba orokorrek, langilego eta sektore herrikoien muturreko neurria suposatzen duen heinean, transzendentzia ikaragarria dauka. Ez da ohiko protesta modu bat, boterearen instantzia ezberdinen aurrean zapalduen ahotsa entzunarazteko dagoen neurri eraginkorra baizik.
- Greba hau ez da soilik sektore produktiboan zentratutako greba bat, sektore herrikoiak bere osotasunean biltzen dituena baizik, izan ere murrizketek denongan dute eragina eta. Horregatik greba hau ez da esklusiboki sindikatuek deitutakoa, gizarteko beste hainbat mugimendurekin elkarlanean baizik.
SUMINDURA MATXINADA ALTERNATIBA
- Gakoa, euskal gizartearen gehiengoak bizi duen sumindura orokorra, matxinada kolektibo batean bihurtzean datza, gizarte matxinada hau alternatiba politiko posible eta bideragarri batean gorpuztu dadin, euskal gizarte osoa ilusionatu eta inplikatuko den alternatiba bat gauzatuz.
-
24 iraila
I-26 titulatuei gutuna
Lankide estimatua:
Ondo jakingo duzun bezala, datorren Irailaren 26erako Greba Orokorrerako deialdia egina dago PPren gobernua langilegoaren aurka egiten ari den murrizketak salatzeko. Ondo jakina da baita ere, guri kendutako guztia bankuen erreskatea ordaindu ahal izateko erabiliko dutela. Pasa den asteazkeneko CAFeko langileen batzarretan greba honetan parte hartzearen aldeko aldarria nagusitu zen.
Dagoeneko inposatzen ari zaizkigun neurrien eta guztioi eragingo diguten ondorioen jakitun izango zara:
- Sektore publikoa suntsitzen ari dira. Irakaslegoa gutxitzen da, gelak ikaslez betetzen dira eta horren ondorioz gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatea gainbehera doa.
- Osasun arloko langile kopurua murriztu eta lan baldintzak okertu dira, ondorioz eskaini dezaketen zerbitzua ez da kalitatezkoa.
- BEZa igo dute eta zergak ordaindu nahi ez dituztenentzat amnistia fiskala eskaini.
- Lan erreformak lanpostuak deusezten ari diren bitartean, langabeziko laguntzak murrizten ari dira. Read More »
-
19 iraila
ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA 2012-09-19an
MURRIZKETEN AURKA deitutako GREBA OROKORRAri buruzko erabakia hartzeko batzarretan burututako bozketen kontaketa egin eta gero, ondorengo emaitza eman da: BAI 818 EZ 135 ZURIAK 50 BALIOGABEAK 1 DENETARA 1004 OHARRAK: Emaitza hauen ondorioz urriak 26an GREBA izango da CAF enpresan
Read More » -
17 iraila
ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA
Enpresa Batzordeak dei egiten die langile guztiei, BILTEGI ZAHARREAN datorren ASTEAZKENA hilak 19, goizeko 10:00etan (goizeko errelebo eta lanaldi normala dutenei) eta 14:00etan (arratsaldeko eta gaueko errelebokoei) egingo diren ASANBLADETARA. GAI ZERRENDA GREBA OROKORRA. IRAILAK 26. Bozketak Oharrak: Asanbladara etortzen diren gaueko erreleboko langileek, honen sarreran eta amaieran fitxatuko dute eta ohizko ordutegiari asanbladaren iraupena deskontatuko diote. …
Read More » -
16 iraila
ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA
2012-09-19an, MURRIZKETEN AURKA deitutako GREBA OROKORRAri buruzko erabakia hartzeko batzarretan burututako bozketen kontaketa egin eta gero, ondorengo emaitza eman da: BAI 818 EZ 135 ZURIAK 50 BALIOGABEAK 1 DENETARA 1004 OHARRAK: Emaitza hauen ondorioz irailak 26an GREBA izango da CAF enpresan
Read More » -
11 iraila
UTZI PAKEAN GANTXILLU
Pasa den ostegunean, gure lankidea den Juan Maria Mujika Dorronsoro Estatu espainolak bultzatutako Euro-agindua dela eta Frantzian zegoen kartzelatik Espainiara ekarri zuten. Audientzia Nazionaletik pasa ostean, Madrilgo Soto del Realeko espetxean dago. Asteburu honetan bertan, familiarekin egoteko aukera izan du eta jakin dugunaren arabera, isolamenduan dute, egunean behin patioan, ordu erdi batez, beste euskal preso batekin egoteko …
Read More »
abuztua, 2012
-
30 abuztua
iosu hil nahi dute
LAB sindikatuak Iosu Uribetxeberria eta beste 13 preso gaixoen egoera salatzeko langile guztiei dei egiten die datozen egunetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera, bereziki datorren larunbatean, irailak 1, arratsaldeko 5:30etan Antiguako Tuneletik abiatuko den manifestazioan parte hartzera.
Read More »