Ba al du CAFeko Zuzendaritzak hitzarmenaren inguruan akordiorik adosteko asmorik?

Pasa den martxoaren 19an zuzendaritzak emandako eskaintzak inongo hobekuntza nabarmenik ez planteatzeaz gain, arrazoizko denbora epe batean akordio batera iristeko borondate falta erakutsi zuen.

Ez hori bakarrik, egungo zein etorkizuneko egoerak aztertzeko sail ezberdinetako arduradunen eta Komitearen artean egin beharreko bilerak ere ukatu zituzten. Hasiera batean eurak izan ziren negoziaketetarako estilo berri baten aitzakian, bilera tekniko hauek proposatu zituztenak. Bilera hauek guk eskatu ditugunean ordea, erantzuna ezezkoa izan da.

Bizi dugun egungo egoeran, gutxienez bi urtetarako CAFen oreka soziala mantentzeko akordio azkar bat lortzea bada helburua, zentzu horretan bideratutako gutxiengo edukiak jaso beharko lituzke zuzendaritzaren proposamenak.

 

Horrela izan beharrean, zuzendaritzak 35 orduak eta soldata eraso ditu, sinatu dezakegun edozein akordiorako blindajeak zalantzan jarri ditu eta  gainontzeko puntuen inguruan ere ez du ezer eskaintzen.

Zuzendaritzaren jarrera honek negoziazioa bera ere zailtzen du. Bizi dugun krisi egoerak eta haren ondorioak direla eta, gure baldintzak okertuko dituen akordio bat lortuko dutela pentsatzen badute, jai dute.

LABen ustez, soldaten igoera onargarri bat, 35 orduen kontsolidazioa, plantilen mantentzerako konpromisoa, blindajeen eguneraketa eta tasa/orduengan eragin handirik izango ez duten gainontzeko puntu ezberdinetan hobekuntzak jasoko dituen bi urterako akordio on bat posible da.

LABentzako posible da baita ere, zentzuzko epe batean horrelako akordio batera iristea. Zuzendaritza horretarako prest ez badago, gure helburuak lortzeko beharrezko presio neurriak sustatuko ditugu, horrek izan ditzakeen ondorioekin.

Askotan ikusi izan dugu inposizioak gatazka eta haserrea besterik ez duela ekartzen, irtenbideari ate guztiak itxiz. Bizi dugun egoera edozein izanda ere, CAFen akordioa da aukera bakarra. Ez dago beste biderik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.