TimeLine Layout

martxoa, 2014

urtarrila, 2014

  • 9 urtarrila

    Nahikoa da! Errepresio gehiagorik ez!!

    Nahikoa da! Errepresio gehiagorik ez

    LABetik gogor salatu nahi dugu atzo arratsaldez Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eman duen urratsaren kontra Espainiar Estatuak abian duen operazio errepresiboa. Egoeraren larritasunak gogoeta pausatu eta sakonago bat eskatzen badu ere, premiazko lehen erreakzio moduan salatu nahi dugu atzoko operazioa kolektiboak egin urratsa kolpatzeko helburuarekin antolatutako operazio polizial, politiko eta mediatiko bat dela. Era berean LABek dei egiten die langileei presoen eskubideen alde kalera ateratzeko.

    Nahikoa da! Errepresio gehiagorik ez

    Ezaguna da Estatu espainiarrean mendeku gogoa Euskal Herriko gatazka konpontzeko bidean ekarpenak egiten dituen guztiaren kontra. Areago, presoen eremua denean, honek Euskal Herriaren egoera modu positiboan astintzeko gaitasuna baitu eta Estatuaren inmobilismoa euskal jendartearen aurrean biluzteko gaitasuna ere bai.

    Read More »
  • 9 urtarrila

    ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

    tantaz

    Enpresa Batzordeak ohar honekin batera publikatzen dugun “TANTAZ TANTA” mugimendu sozialak bultzaturiko manifestuarekin bat egiten dugu. Bide batez, dei egiten diegu langile guztiei datorren larunbatean, hilak 11an, “Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” lemapean Bilbon burutuko diren ekitaldietan parte har dezaten. El Comité de Empresa se suma al llamamiento de la iniciativa “TANTAZ TANTA”, apoyando su manifiesto que …

    Read More »

abendua, 2013

  • 2 abendua

    euskararen eguna 2013

    Bihar asteartea, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta biharamunean, abenduak 4 asteazkenean, CAFeko Euskara Batzordeak antolaturiko urteroko hitzaldia izango dugu fabrikan.  

    Read More »

azaroa, 2013

  • 19 azaroa

    EPAIKETARIK EZ

    epaiketarik ez

    Asteartea, azaroak 19,  4 lagun tartean CAFeko gure kide diren Dionisio Agirre eta Joseba Iparragirre deklaratzera deituak izan dira, ekainean Hitzarmen probintzialaren defentsan antolatuta zegoen greba egun batean, Adegiko idazkari nagusiaren lantegiaren aurrean kateatu zirelako. LABetik gure elkartasun guztia agertzeaz gain auziperatu hauei, hitzarmen probintzialaren alde borrokan jarraituko dugula berresten dugu. Enpleguaren eta hitzarmen probintzialen defentsan, LANGILEOK KALERA!     …

    Read More »

urria, 2013

uztaila, 2013

  • 10 uztaila

    Metalgintzako delegatuak 24 orduz ADEGIren aurrean hitzarmenaren defentsan

    Goizeko 9:00etan eman diote hasiera bi egunetan egingo dituzten 12 orduko elkarretaratzeen lehenari LABeko Gipuzkoako Metalgintzako delegatuek.  LAB sindikatuak behin eta berriro adierazi du, bai uztailaren 7a aurretik, baita ondoren ere, sektore eta enpresa hitzarmenen defentsan borrokan segiko duela. Gaur eta bihar, 12 orduko elkarretaratzeak egingo dutezte ADEGI aurrean eta ostiralean eguerdiko 12.30etan manifestazioa egingo dute ADEGIren aurretik abiatuta.

    Read More »