Eta zu, nola etortzen zara lanera?

Etxetik lanerako eta lanetik etxerako bidea, egunero egin beharreko ibilbide bat da beraz LABetik garrantzi handia ematen diogu mugikortasunaren arloari.

Horregatik egunerokoan ibilbide hau egiteko langileok ditugun garraio ohiturak ezagutu nahi ditugu, behin horiek jakinda, CAFeko langileon benetako beharretara egokitutako lanerako garraio plan bat sortzeko.

Horretarako gaur inkesta bat jarri dugu langileon eskura esku-orriak banatuz enpresako ateetan edo postuz-postu eta ohar taulan ere oharra publikatuz.

Dagoeneko erantzunak jasotzen ari gara!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.