Preso bat, postal bat!

Bete ditzagun ziegak maitasunez

Enpresa Batzordean Euskal Preso eta Iheslarien inguruan burutzen ari garen dinamikaren barruan abenduan ekimen berri bat jarri dugu gaur martxan: Preso bat, postal bat!

Helburua euren senide eta ingurukoekin gabonak etxean pasa ezin dituzten preso bakoitzari postal bana bidaltzea da. Horretarako enpresako gune ezberdinetan banatuta Enpresa Batzordeak beste hainbeste postal jarri ditugu. Langileok posta hauetako bat (edo gehiago) idatzi eta bertan jarritako postontzian botako ditugu. Ondoren Enpresa Batzordea arduratuko da bidalketaz.

Gurekin etxean eta lantokietan nahi eta behar zaituztegulako, Euskal Preso eta Iheslariak etxera, LANTOKIETARA!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.