TimeLine Layout

azaroa, 2021

  • 16 azaroa

    Komitearen ekintza berria

    MiiRAn ematen den azpikontratazioaren aurkako ekintza sorta jarri ditu martxan komiteak. Pasa den asteartean azpikontrata batetara gurpilak eta ardatzak garraiatu behar zituen kamioia geldiarazi genuen eta gaur berriz, MiiRAko arduradun nagusiaren bulegoa prezintatu dugu. Enpresaren aldetik aldaketarik nabaritu ezean, mobilizazioekin jarraitzeko eta berauek intentsitatea igotzera behartuta egongo gara.

    Read More »
  • 11 azaroa

    Azpikontratazioa mugatu!

    CAFen, gurpilen eta ardatzen mekanizazio arloetan ematen den azpikontratazioa salatzeko ekintza burutu dugu Enpresa Batzordeko kideok. Berriz ere adostutakoa betez azpikontratazioa mugatzeko eskatu diogu Zuzendaritzari.

    Read More »
  • 4 azaroa

    Konpentsazio funtsaren aldeko mobilizazioak

    Beasain eta Irungo CAFeko Enpresa Batzordeen kontzentrazioak Gaur azaroak 4, Euskal Herriko eta Espainiako zenbat herri eta hirietan mobiliazioak deituta zeuden Espainiako Gobernuari amiantoz gaixotu eta hil diren pertsonen senitartekoei kalteordainak ordaintzeko diru funtsa behingoz sortu dezan exijitzeko. Mobilizazio horrekin bat egin dugu Beasain eta Irungo Enpresa Batzordeok eta zentzu horretan bi lan zentruetako atarietan kontzentratu gara aldarri hori gizarteratzeko.

    Read More »
  • 2 azaroa

    AMIOANTOAREN BIKTIMENTZAT KONPENTSAZIO FUNTSA ORAIN!

    Azaroaren 4an mobilizazioak iragarri dira Donostian, Bilbon eta Laudion. Hain zuzen, egun horretan eztabaidatuko dira aurrekontuak Madrilen. Momentuz ez dago dirurik aurrekontu horietan amiantoaren biktimak konpensatzeko funtsera bideratzeko, nahiz eta apirilean argi berdea eman zitzaion funts horren eraketari. Horixe bera aldarrikatuko dugu azaroaren 4an, amiantoa, hiltzaile isila deiturikoa, osasun publikoko arazoa urteetan zehar izan den heinean, biktimen aitortza, justizia eta …

    Read More »
  • 2 azaroa

    SOLARIS-EK EUROPAKO MUGIKORTASUN ELEKTRIKOAREN SEGMENTUAN BERE POSIZIOA SENDOTU DU DANIMARKAN, ITALIAN ETA ESPAINIAN KONTRATU BERRIAK LORTUTA

    CAF Taldeak Europan autobus elektrikoak hornitzeko beste hiru kontratu lortu ditu. Zehatzago esanda, 24 metroko 14 unitate hornituko ditu Danimarkako Aalborg hirirako, 30 unitate elektriko Italiako Genova hirirako, eta 24 unitate Bartzelonarako. Kontratu horien batura, gutxi gorabehera, 45 milioi eurokoa da.  Solarisek 14 autobus elektriko biartikulatu emango dizkio Danimarkako Tide Bus operadoreari. Solarisi esleitu diote Danimarkako Tide Bus operadorearentzat herrialde …

    Read More »

urria, 2021

  • 29 urria

    Urriko azken ostirala

    Eguraldi traketsari aurre eginez, beste hilabete batez euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko Enpresa Batzordeak elkarretaratzea burutu du CAFeko sarrera nagusiaren ondoko plazan. Etxean, lantokietan gurekin nahi eta behar ditugulako, euskal preso eta iheslariak etxera, lantokietara!

    Read More »
  • 25 urria

    Protesta zaratatsua

    Azken hilabeteotan 4. sailean ezartzen ari diren industrializazio modelo berriak ezinegona sortu du langilegoaren artean. Honi irtenbidea bilatu nahian, Enpresa Batzordetik hainbat eskaera zehatz bideratu zitzaizkion Zuzendaritzari eta horretarako bilera bat deitzeko eskatu ere bai.Gatazka honekin lotuta, hainbat protesta ekintza burutu ditugu azken egunotan. Hala nola, gaur goizean 10 minutuko protesta zaratatsua burutu dugu langileen parte-hartze masiboarekin.

    Read More »

iraila, 2021

  • 29 iraila

    Mobilizazio eguna

    Gaurkoan bi hitzordu garrantzitsu izan ditugu. Batetik @LABsindikatua|k Bilbon antolatutako mobilizazioan parte hartu dugu beste ehundaka kiderekin batera. #BurujabetzaBizitzaDuinerako #OrainGrebaOrokorra Beste alde batetik, Donostiako epaitegiaren aurrean #Asviamie|k deitutako elkarretaratzean parte hartu dugu #CAF|en amiantorekin lan egin eta gaixotu eta hildako lankide bati lan gaixotasuna aitortu eta dagokion kalteordaina emateko eskatuz. #justizia #erreparazioa #amiantoa

    Read More »
  • 24 iraila

    Azken ostirala bueltan

    Oporren ondoren berriz ekin diogu azken ostiraletako mobilizazioari. Gure artean izan arte, Euskal preso eta iheslariak etxera, lantokietan! #beasain #komitea #CAF @sare_herritarra @EtxeratElkartea

    Read More »

ekaina, 2021

  • 25 ekaina

    Amiantorenei eskultura

    Gutun irekia Uraren Euskal Agentzia, Beasaingo Udala eta CAFeko Zuzendaritzari Publikoa da, eta, beraz, Goierritar gehienek badakite epe laburrean CAF enpresaren sarrera nagusian (Porteria Printzipala) eta haren ingurunean aldaketa handiak izango direla. Hala azaldu zenuten hedabideetan, ekainaren 4an egindako lan-bileraren ondoren. Aldaketa horien artean esanguratsuena gaur egun sindikatuen egoitza gisa erabiltzen dugun eraikina eraistea eta puntu horretan ibaiaren ibilgua zabaltzea …

    Read More »