Recent Posts

CAFeko Akziodunen Batzarraren aurrean protesta

Gaur goizean CAFeko Akziodunen Batzarra deituta zegoela aprobetxatuz, BDS mugimenduak eta beste hainbat elkartek deituta, Palestinari elkartasuna adierazi eta CAFi Palestinako lurralde okupatuetan eraikitzen ari den trena bertan behera uztea eskatzeko mobilizazioa burutu da CAFeko sarreretako batean. Gerturatu diren medioei adierazpenak egin ondoren, kalejiran joan gara Beasaingo San Martin plazaraino eta bertan ondorengo adierazpena irakurri du aipatutako mugimenduko kide batek: …

Read More »

Palestinako lur okupatuetarako CAF eraikitzen ari den trenari buruzko mahai inguruan parte hartu dugu.

Gaur arratsaldean Amnistia Internacional Euskadi erakundeak antolatuta, CAFek Palestinako lurralde okupatuetan eraikitzen ari den trenari buruzko mahai ingurua izan dugu Beasaingo Udaleko batzar aretoan. Bertan lau parte hartzaile izan gara: Cecilia Denis Amnistia Internacional elkarteko kidea, Juan Hernandez Zubizarreta EHUko zuzenbide irakasle erretiratua, azken urte luzeetan Durangon bizi den Anis Hawari Palestinar errefuxiatua eta Aitor Martinez Barayazarra LAB-CAFeko kidea. Aitorrek …

Read More »

Azken ostirala

Beste hilabete batez, Enpresa Batzordeko kideok Azken Ostiraleko mobilizazio berri bat burutu dugu preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzeko. Oraingoan 3. saileko sarreran burutu dugu hileroko kontzentrazioa. Gure artean nahi eta behar ditugulako, euskal preso eta iheslariak etxera, LANTOKIETARA!

Read More »